Antsietate-arazoak dituzu?

Dugun bizi-erritmo azkarrak eraginda, gaur egun jende askok ditu antsietate-arazoak, eta batzuetan garrantziarik eman ez arren, ondo zaindu eta tratatu beharrekoa izan daiteke.

Baina zer da antsietatea? Eta zerk sortzen du? Felix Zubia medikuak Osasun Etxea izeneko Euskadi Irratiko saioan gaixotasun honi buruzko zenbait datu eta azalpen interesgarri emango dizkigu.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA NESKA. Bueno eta gaur Felix, e azken aldi honetan asko askotan entzuten dugun gaitz baten inguruan arituko gara.
FELIX ZUBIA . Bai antsietatez. 
ESATARIA MUTILA. Felix Zubia, osasun etxeko medikua.
ESATARIA NESKA. Bueno zer da? Zer sentitzen da? Eta batez ere ze sendabide du gaitz honek, hori jakitea behintzat inportantea izango da Felix.
FELIX ZUBIA . Bai, bueno e antsietatea edo egonezina, pertsonak, guztiok daukagun sentimendu bat da, eta berez e gauza ona edo mesedegarria den zerbait da. Baina neurriz kanpokoa denean sortzen zaizkigu arazoak. Bueno, antsietatea denok kezkatzen gaituen edo arriskutsua iruditzen zaigun zerbaiten aurrean gorputzak duen erantzuna da. E hau bueno, e pentsatzen da e pertsona per …, sortu zenetik hor dagoela, hau da guk zerbait e arriskutsua edo guretzat kezkagarria denean, gorputzak horri erantzun bat eman nahi dio, eta horretarako defenditu egiten da. Horrek e bi eragin ditu; bat buruan eta bestea gorputzean. Orduan buruaren e mailan, burua piztu egiten da, e? Sentsazio desatsegin bat sortzen du, hau da arriskua hor dagoela adierazten digu eta esaten digu: Kontuz!  Hemen zerbait badator eta kaltegarria izan litekeena, e? Eta bueno, sentsazio desatsegin edo ondoez horrekin batera gorputza prestatu egiten da edo borrokarako edo iheserako, eta horrek gorputza aktibatu egiten du, e? Hor bada sistema sinpatiko esaten diogun egoera bat, oso sinpatiko ez da kasu honetan baina behintzat gorputza pizten duen sistema bat bada, hor adrenalina eta antzerakoak askatzen dira, ….
ESATARIA NESKA. Alerta jarriko balitz bezala, ez?
FELIX ZUBIA . Hori da, eta orduan piztu egiten da, bihotza azkartzen zaigu, tentsioa igo, arnasketa igo, muskuluak tentetu edo, orduan horrek e aukera ematen digu egoera arriskutsu baten aurrean ….
ESATARIA NESKA. Erreakzionatzeko.
FELIX ZUBIA . Erreakzionatzeko eta ateratzeko. Orduan antsietatea bere neurrian denok behar dugu, eta denok horrekin bizi beharra daukagu. Noiz da kaltegarria antsietatea? Ba gehiegizkoa denean bai denboran, gehiegi mantentzen denean, edo bai ikaragarrizko intentsitatea duenean berez arriskutsu ez den egoera batekin. Orduan antsietatearen bi forma horiek berezituko ditugu.
ESATARIA NESKA. Ja.
FELIX ZUBIA . Bati antsietatea orokortua esaten diogu eta besteari antsietate krisiak esango diogu.
ESATARIA NESKA. Orokortua zer da? Denbora luze irauten duen hori?
FELIX ZUBIA . Hori da, denbora luzez eta benetan arrazoi jakinik gabe edo txikikerien aurrean antsietatea azaltzen zaigunean.
ESATARIA NESKA. Eta krisia da puntualagoa, baina, handia.
FELIX ZUBIA . Bai baina, handia eta errepikakorra.
ESATARIA NESKA. Eta errepikakorra, a!
FELIX ZUBIA . Hori da.
ESATARIA NESKA. Behin eta berriz
FELIX ZUBIA . Hori da.
ESATARIA NESKA. Nahiz eta denbora asko ez iraun, behin eta berriz azaltzen dena.
FELIX ZUBIA . Bai, hori da, behin eta berriz azaltzen dena. Orduan bueno, e pentsatzen da oso oso zabaldutako gaitza dela, gure bizimoduarekin ere nolabaiteko lotura baduela, eta hirutik batek edo izango lukeela ja bere osasunari kalte egiten dion antsietatea.
ESATARIA NESKA. Hirutik batek ja?
FELIX ZUBIA . Bai, eta izaten da e lehen mailako arretan edo famili medikuen artean, kontsulten laurdena antsietate honek eraginak direla. Orduan e oso zabalduta dagoen egoera bat da eta beharbada bizimodu beste era batera begiratzen ikasiko bagenu, ba senda litekeen egoera.
ESATARIA NESKA. Bai.
FELIX ZUBIA . Orduan, e antsietatea arazo bihurtzen da luzeegi edo gehiegitan azaltzen denean, e? Orduan esaten dugu pertsona batek antsietate orokortua eta osasun-egoera txar bat duela antsietate horregatik, sei hilabetez baino gehiago mantentzen denean antsietate hori eta desagertzen ez denean, eta e edozein egoeraren aurrean, edozein gauzaren aurrean kezkatuta eta etengabe kezkatuta bizi denean. Askotan eta egoera guzti honek aurrez esan dugun bezala beti tentsioan, beti borrokarako prest egoteko, e joera honek gorputzean sintomak eragiten ditu. Eta askotan medikuarengana sintoma fisiko horiengatik joaten dira.
ESATARIA NESKA. Ja baina horiek azaltzerako ezta? Segur aski, denbora pasako da.
FELIX ZUBIA .Bai, urte asko, horregatik da hain zaila antsietatea ondo kontrolatzea. Ze sintoma fisiko hain nabarmenak azaltzerako, urte askotan burua horrela lan egitera ohitua dago eta horri buelta ematea …
ESATARIA NESKA. Beharko.
FELIX ZUBIA . Orduan, e horren azpian zer dago? Bueno ba badakigu arazo kimiko bat dagoela garunean, baina e arazo kimiko horretan kanpoko inguruko faktoreek ere eragiten dutela.
ESATARIA NESKA. Nola da hori?
FELIX ZUBIA  Bere garaian hitz egin genuen garunari buruz, ….
ESATARIA NESKA. Bai.
FELIX ZUBIA ….  orduan garunak e maila ezberdinak ditu, e kontzienteki egiten duguna garunaren kanpoko aldean edo alde aurreratuenean dago eta barrurago badaude zirkuitu automatiko batzuk, eta zirkuitu automatiko hauek erreakzio kimikoen bitartez funtzionatzen dute. Orduan erreakzio kimiko hauek aldatuta dauzkate antsietate arazoak dauzkaten gaixoek. Baina badakigu kanpotik ezerez egoerak daudenean, zirkuitu kimiko hauek gaizki funtzionatzen dutela.
ESATARIA NESKA. Eta bestela ondo?
FELIX ZUBIA . Eta bestela egoki, eta e estres egoera hauei aurre egiten lagunduz gero, tratamendu psikologiko bat eginez gero, berriz ere zirkuitu kimikoak bere tokira bueltatu litezkeela. 
ESATARIA NESKA. Eta, eta honek ez du adinik.
FELIX ZUBIA .Ez, ez, ez du adinik, e ikusi da e haurtzaroan ez dela izaten, baina behin hogei, hogeita bost urtetik hasi eta laurogei urteraino, ba hor egon liteke.
ESATARIA NESKA. Hartzen dugun gauza bat da orduan, ez dakarguna, e?
FELIX ZUBIA . Bueno, e batez ere hartua izango litzateke nahiz eta joera genetikoak ere badauden baina bueno batez ere, hartua izango litzateke.
ESATARIA NESKA. Eta inguruak zer, zeren, esan handia dauka edo eragin handia dauka?
FELIX ZUBIA. Hori da.
ESATARIA NESKA. Bederen antsietate iraunkor honetan.
FELIX ZUBIA. Bai, inguruak eta batez ere guk nola eramaten dugun gure inguru hori, e?
ESATARIA NESKA. Nola hartzen ditugun gauzak.
FELIX ZUBIA. Hori da.
ESATARIA NESKA. Zer patxadarekin eta zer ….

FELIX ZUBIA. Hori da.
 

B2
2015-05-07
16268535
00:05:17
5641