Objektu bakarrak erabilera asko

Batzuetan objektuak ez ditugu erabiltzen sortuak izan diren helburuarekin; adibidez, arropa zabaltzeko pintzak zereal-poltsak ixteko, egunkariekin egindako kapelak, paletak altzaritarako... Norberaren beharretan eta irudimenean dago gakoa!

 Euskadi irratiko Baipasa saioan, beste erabilera baterako jaio ziren gauzen inguruan aritu dira eta halakorik erabiltzen duten galdetu diete entzuleei. 

Audioa osorik entzuteko, egin klik hemen.

 

 

 

 

Argazkia:Brigitte is happy, Pixabayn

Hiztegi lagungarria

- Erabiltzen ote dituzun. Erabiltzen dituzun edo ez.
- Esku luze bat bailitzan. Esku luze bat izango balitz bezala.
- Gauza jakina. Guztiek dakiten gauza.
- Ba al da zuenean? Zuen etxean, dendan, eskolan… badago?
- Norberaren soka. Bakoitzaren soka.
- Eskalatzeaz gain. Eskalatu eta zerbait gehiago egitea. 

 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Itziar Alduntzin esataria. Gaur beste erabilera baterako jaio ziren gauzez arituko gara. Zer iruditzen zaizu? 

Olaia Urtiaga esataria. Ongi etorri Baipasara. Eta bueno, nondik hasiko gara, Itziar.  

Itziar Alduntzin.  Bueno, gaur, aber, irratia zertarako erabiltzen duten kontatu ahal digute entzuleek, ez? igual. Edo aipatuko ditugun gauzak ere erabiltzen ote dituzuen ere esan dezakezue.  

Olaia Urtiaga. Zein dira beste egiteko baterako sortu ziren… Eta orain aipatuko ditugun gauzak. Zuk zerbait?  

Itziar Alduntzin. Bote prontoan (gehiegi pentsatu gabe , espageti-burruntzalia erabiltzen dut goiko apaletako atzeko gauza horiek hartzeko, esku luze bat bailitzan. Eta zuk? 

Olaia Urtiaga. Ba nik amua, txipiroiak harrapatzeko amua, erabiltzen dut patiora eroritako arropa hartzeko.  

Itziar Alduntzin. Ez da egia. Bai? 

Olaia Urtiaga. Bai. Bai. Bai. Bai. Bai. Benetan.  

Itziar Alduntzin. Badaezpada ere, badaezpada ere galdetuko diogu Xabier Uribarriri, Gernikako Uribarri kirolak, arrantza-aparejuen dendariari.  

Olaia Urtiaga. Xabier Uribarri, arratsalde on.  

Xabier Uribarri dendaria. Arratsalde on. Bai.  

Olaia Urtiaga. Horrela al da? Amu hori horretarako erabiltzen da? Ez naiz bakarra?  

Xabier Uribarri. Bai. Ez zara bakarra, ez. Hori amua (amu hori) deitzen da potera (aborin, korain). Eta usatzen da txipiroi harrapetako (txipiroiak harrapatzeko). Baina be bai (ere bai) erabiltzen dekona ba hori, patixoko arropak harrapatie (erabiltzeko ohitura daukana ba hori, patioko arropak harrapatzeko).  

Itziar Alduntzin. Baina aber, hori zer da, oso gauza jakina?  

Xabier Uribarri. Bai. O sea, (alegia) jendea, aber, dendara etorten danien jendi horren bile (etortzen denean jendea horren bila), arrantzalea ez dena, etortzen da, eta “oye (entzun) nahi dot, eske (izan ere) da beheko patixoan da (patioan eta)…”. “A bale, bale, potera bat guru zu (nahi duzu)”. “Bai. Hori, hori”…  (barreak). Holan, holan izaten da.  

Olaia Urtiaga. Entzule batek oraintxe jarri du, “uste nuen bakarra nintzela”. Ba, ba ez.  

Xabier Uribarri. Ez. Ez.  

Olaia Urtiaga. Aizu. Ba al da zuenean arrantzarakoa den baina beste erabilpen bat ematen zaion aparejurik.  

Xabier Uribarri. Uf! Ba egoten dira kainabera batzuk direnak anila bakoak (gabekoak), oso luzeak, 8-9-10-11 metro, eta batzu(e)k usat(z)en dabe (dute) teilatuko telarañak (armiarma-sareak) eta garbitzeko, eskoba-zati bat ipini…  

Itziar Alduntzin. A bai. 

Xabier Uribarri. Eta horrela, luzetu leikezu [luza dezakezu] pilo bat, eta egin leikezu [dezakezu] garbitu. Fatxad(e)a garbitzeko “vamos a decir” (esango dugu).  

Olaia Urtiaga. Bueno, ba entzun duzue, txipiroietarako amuak arropa hartzeko.  

Itziar Alduntzin. Eta eskalatzeko mosketoiak giltzak eramateko.  

Olaia Urtiaga. Zuriñe Arrue, eskalatzailea. Arratsalde on. 

Zuriñe Arrue eskalatzailea. Arratsaldeon. Bai.   

Olaia Urtiaga. Zuriñe, zuk mosketoiak horretarako erabiltzen dituzu?  

Zuriñe Arrue. Ba, ba bai, ba bai. Ez dizut gezurrik esango.  

Itziar Alduntzin. Aber, baina ez ziren sortuak izan horretarako, giltzatarako sortuak. Askok hori pentsatu, pentsatuko badute ere… 

Zuriñe Arrue. Ba bueno, lehenik eta behin, ez?, segurtasunerako, ez? Norberaren soka paretara eusteko eta, eta  paretan gora abiatu ahal izateko.  

Itziar Alduntzin. Nik ez dakit eskalatzeaz gain eta giltzak eramateko erabiltzeaz gain, ze beste erabilera ematen diezuen, ze(ren) imajinatzen dut mosketoi asko dituena, zure kasua dela [dena], ba ez dakit, igual bainerako kortinak hautsi eta mosketoi bat jarri dezakezu, adibidez, lotzeko (barreak). Ez dakit horrelako erabilera arrarorik ematen diezun. 

Zuriñe Arrue. Ba udaran edo, hamakaren bat edo zintzilikatzeko mendian, ba bueno, bai erabiltzen ditugula, ez?, ba ja(da) zaharrak ditugun mosketoi horiek. Bai.  

Olaia Urtiaga. Zuriñe, bururatzen ari zait, behar bada, mosketoiaren beste erabileraren bat izan daitekeela, zure poltsa edo zure motxila haurraren aulkitik eskegitzeko erabil dezakezu.  

Zuriñe Arrue. Baita ere. Baita ere (barreak) bai. Bai.    

Olaia Urtiaga. Entzun, Itziar, eskalatzeko soka umeekin soka-saltora ibiltzeko. 

Itziar Alduntzin. Hara, ikusten? Entzuleak dio hori? 

Olaia Urtiaga. Beste batek dio polainak tiesto (lorontzi) bezala oso politak geratzen dira. Beste batek. Baratxuriak txikitzeko ibiltzen den gailu hori?  

Itziar Alduntzin. Bai. Bai.  

Olaia Urtiaga. Badakizu hori?  

Itziar Alduntzin. Bai. Bai. 

Olaia Urtiaga. Urrak zuritzeko ere ibiltzen dela. Eta… 

Itziar Alduntzin. Horrek balio du?   

Olaia Urtiaga. Bai. Bai. Bai. Bai.  

Itziar Alduntzin. Beida. (Begira) 

Olaia Urtiaga. Beste funtzio gehiago jakin nahi ditugu…   

B2
2022-02-24
29214674
00:03:37
2371