• Egilea: Kultur Atelier

Plastikozko botilekin egiteko trikimailua

Plastikozko botilak behin erabili eta birziklatzera botatzen ditugu gehienetan. Trikimailu honekin botila horiek berrerabiltzeko modu bat erakutsiko dizuegu.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Kaixo lagunak! Gaur, plastikozko botilekin egiteko trikimailu bat erakutsiko dizuegu. Askotan plastikozko botilak behin erabili eta birziklatzera botatzen ditugu, berrerabili gabe. Gaurko trikimailuarekin bigarren erabilera bat ematen ikasiko duzue. Adi egon oso erraza da eta!

Trikimailu hauek egiteko objektu hauek behar ditugu: plastikozko lau botila, kuterra, eta labana.

Lehenik eta behin, plastikozko botila baten goiko aldea moztuko dugu. Moztu dugun zatia izango da gailuaren gorputza. Beste hiru botilei muturra moztuko diegu.

Jarraian, moztu ditugun hiru mutur horiek sartzeko zuloak egingo dizkiogu gailuaren gorputzari.
Azken urratsa zulo horietan moztutako botilen muturrak sartzea izango da.

Bertan sartu ahal izango ditugu gure hortzetako eskuilak. Edozein bidaiatara eramateko gailu aproposa!

Hauek gure gaurko trikimailuak. Hurren arte!

A2
2022-01-18
29082604
00:01:32
1663