• Egilea: Kultur Atelier

Gomak erabiliz egiteko trikimailuak

Pintura-potea, sagarra eta egurrezko koilara. Elkarren artean ez dute zerikusirik, baina gaur, goma batekin eta objektu horiekin egiteko trikimailuak erakutsiko dizkizugu.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Kaixo lagunak! Gaurko trikimailuen atalean gomak erabiliz egiteko hiru trikimailu erakutsiko dizkizuegu.

Ondorengo objektuak behar ditugu: gomak, pintura-potea, brotxa, sagarra, tuperra edo plastikozko edukiontzia, labana, lapikoa eta egurrezko koilara.

Brotxa pintura-potean bustitzen dugunean pintura ez isurtzeko balio du  lehenengo trikimailuak. Pintura alferrik ez galtzeko pintura-potearen erdian goma bat jarriko dugu. Brotxa pinturan busti eta gomatik pasako dugu. Ikusten duzuen moduan ingurua ez dugu zikintzen.        

Bigarren trikimailuan zatitutako sagarra tuperrean gorde eta ordu batzuetara bere kolorea ez galtzeko zer egin behar den erakutsiko dizuegu. Sagarra zatituko dugu, baina tuperrean ez ditugu zatiak banaka gordeko. Berriro bere itxura emango diogu, eta goma baten laguntza izango dugu horretarako.  Modu honetan, hamaiketakoan edo meriendan sagarrak ez du kolore itsusia hartuko; moztu berritan bezala egongo da.

Hirugarren trikimailuan koilarak lapikoan nola utzi erakutsiko dizuegu. Askotan, koilara lapikoaren ertzean uzten dugu eta lapiko barrura erortzen da. Nola konponduko dugu arazoa? Oso erraza da! Egurrezko koilararen goiko aldean goma ipiniko dugu. Lapikoan koilara utzi eta jarritako gomak topea egiten duenez, ez da barrura eroriko.

Hauek gure gaurko trikimailuak. Ikusten duzuen moduan gomek gure egunerokoa erraztu dezakete. Hurren arte!

A2
2021-06-08
28330676
00:02:01
2553