Benjamin Tuterakoa

Marko Polo da XIII. mendean jaio zen bidaiaririk ospetsuenetako bat. Baina hura jaio aurretik, Benjamin Tuterakoak beste bidaia luze bat egin zuen. Bidaiari nafarrari euskal Marko Polo deitu izan zaio.

Nafarrari buruzko komikia argitaratu du Nabarralde Fundazioak eta bertako zuzendaria den Angel Rekaldek eman digu pertsonaia horren berri.

Audioa osorik entzuteko, klikatu esteka hemen.

 

 

Wikimedia

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA:

Benjamin Tuterakoa. (Izena + Nongo kasua). Ia beti alderantziz da; Nongo deklinabide-kasua + izena: Errioxako ardoa, Baztango dantzak, Baionako harresia… Baina salbuespen batzuetan izena + nongo kasua ordena erabiltzen da: Benjamin Tuterakoa, Etxeberri Sarakoa (Joanes Etxeberri idazlearen goitizena), Jaungoikoa, Maria Lopez Harokoa (Bilboko kale bat)…  

Hiri bakoitzeko txostena. Hiri bakoitzari buruzko informea.  

Bizipen guztiak liburu batean bildu. Bildu aditzak adiera asko ditu, hemen idatzi esan nahi du, edo liburu batean jaso.    

Bidaia aparta. Bidaia bikaina, ez arrunta edo ohikoa.  

Harri preziatuak ekartzeko. Balio handiko harriak ekartzeko, harribitxiak.  

Zein den zure kuttunena. Zein den zuk gustukoen duzuna, atseginena.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria 1. Benjamin Tuterakoaren bidaia aparta izena jarri diote azken komikiari.  

Esataria 2. Gurekin da Angel Rekalde, Nabarraldeko zuzendaria. Kaixo, eguerdi on.

Angel Rekalde, Nabarraldeko zuzendaria. Kaixo, egun on.  

Esataria 1. Aizu, harrapatu gaitu Benjamin Tuterakoak: judutarra, bidaiaria, idazlea… Gutxi gorabehera 1.160. urte inguruan, ez, abiatu zuen bidaia. Nora?    

Angel Rekalde. Bueno, berez, dirudienez, ematen du izan zela bidaia komertziala, nolabait esateagatik. Ba bera atera zen, dirudienez bera merkataria zen eta, bitxiekin, harribitxiekin eta koral eta holako gauzekin ibiltzen zen, baina bere bidaia egitean seguru aski holako asmoekin edo helburuekin, ba kristoren bidaia eta kristoren obra egin zuen. Azken finean, esan duzun bezala, garai hartako Marko Polo euskalduna izan zen. Hemendik atera zen garai hartako mundu ezaguna ezagutzeko asmotan eta egin zuen hiri bakoitzeko txostena, batez ere judutarren komunitatekoak: zenbat zeuden, ze egoeratan zeuden, ze, ze errekurtso zeuzkaten, (baliabide) aberatsak ziren, ondo, ondo tratatuta zeuden, ze(ren) toki batzuetan oso gaizki zeuden juduak eta hori, eta beste batzuek, berriz, harreman zuzena zeukaten ba botereekin eta korteetan (gorteetan) egoten ziren… O sea, (alegia) holako, eta holako txosten orokorra egin du. Bueno, kristoren balorea, interesa, garai hartako ba pentsa dezagun, ez? Bagdad, Konstantinopla, Alejandria (Alexandria), Babel aipatzen du… Holako, holako gauzak.  

Esataria 2. XII. mendean.  

Angel Rekalde. Bai. Bai.  

Esataria 2. Negoziorako begi fina.

Angel Rekalde. Bai.

Esataria 2. Hori batetik, bidaiaria, 150 herri pasa baldin bazituen. Eta gero, kronista ere bai.  

Angel Rekalde. Bai. Bai, Kronista eta etnografo inkluso, (ere bai), ze(ren) ohitura batzuk detailatzen (xehatzen) ditu holako ohiturak eta hori, eta oso, dokumentu bat da. Alde batetik, errelatoa (kontakizuna), baina baita ere dokumentua. Oso, oso interesantea zentzu horretan. Berak aipatzen ditu Babel, garai hartako ja(da) hondakinetan zeuden, ruinak, eta aipatzen ditu. “Hemen, Babel historikoa eta Nabukodonosorreko, Nabukodonosorren, zera, jauregia...”. Baina, klaro, dena hondakinetan. Eta bueno, kurioso, kurioso, ze detaile (xehetasun) eta ze gauzak.  

Esataria 1. Eta gero bizipen guztiak liburu batean bildu zituen, ezta? Bidaien liburua izena du.  

Angel Rekalde. Ez.  

Esataria 1. Ez.  

Angel Rekalde. Hor badago, ez dago garbi. Berak egin zuen, zera, txostena. Eta dirudienez, bere oharrekin, bere datuekin eta hori, beste baten batek, ezezagunak, egin zuen liburua. Hori da. Eta horrela dago jarrita, zera, Benjamin Tuteraren, Tuterakoaren bidaia. Guk, zera, pixka bat harantzago joan gara eta bidaia aparta jarri diogu, ze(ren) benetan…  

Esataria 1. Bai.

Angel Rekalde. Bai. Bitxia da, bitxia da. Baina beste batek idatzita.  

Esataria 1. Beste batek idatzia.  

Angel Rekalde. Badaude gauza batzuk garbi ez daudenak.  

Esataria 1. Garbi ez daude.  

Angel Rekalde. Nork ordaindu zion, nork ordaindu zion zera, hor dago misterio txiki bat. Baten batek esan digu garai hartako erregea, errege nafarra, Antso Nagusiak ordaindu zion… Baina hori ez dago, zera, ez dago garbi. Garbi da baten batek finantzatu egin zuela, baina hor ere, honen, bidaia horren zentzua ere ez dago erabat garbi.  

Esataria 2. Bai. Izan ote zitekeen harri preziatuak ekartzeko bakarrik edota bestelako informazioa ekartzeko ere.  

Angel Rekalde. Bai. Bai. Bai. Dena nahasten da. Dena nahasten da. Garbi da bere detaileetan (xehetasunetan) interes handia. Klaro (noski), bera ere merkataria zen. Igual horregatik zeukan interes berezia. Baina, oro har, garbi da bera hor oso pendiente (adi) zegoen hori, ez?, ba harribitxiak, eta aberastasuna eta kontaktuak, hori bai. Eta ohiturak.  

Esataria 2. Bidaia, bidaia apartetako bat eskatuko bagenizu, zein aukeratuko zenuke zuk?  

Angel Rekalde. Nola, nola, barkatu?  

Esataria 2. Bai. Pasarte bat aukeratzeko esanda, zein den zure kuttunena…

Angel Rekalde. Oso, oso gauza kuriosoak dira. Adibidez, Alejandria (Alexandria) berak aipatzen du, ez? Garai hartako Alejandria (Alexandria) zen Egipton ba, gune, gune oso inportantea garai hartan. Eta munduko, zera, mundu osoko, zerean, portuen ontziak zeuden. Eta berak aipatzen du, ez?, garai hartakoak: Venezia, Genova, ez dakit zer. Eta hori. Eta Nafarroa: ontzi nafarrak zeuden. Gaztela ez, berriz. Garai hartan Gaztela zen potentzia, baina ez itsasoan, eta Nafarroa bai.        

B2
2021-11-25
28932723
04:37
1998