Marco Polo
1254ko irailaren 15ean jaio eta 1324ko urtarrilaren 8an hil zen Venezian Marco Polo bidaiari eta merkatari veneziarra. Erdi Aroko bidaiari ospetsuaren berri ematen digute irratsaio honetan.
Marco Poloren izena abenturari lotuta izango da beti. Besteak beste, inoiz izan diren bidaiarik luze eta ikusgarrienak egin zituelako; berak ekarri zituen Europara Txinako inperioa eta Asiako herrialde askoren lehen berriak, garai hartan europarrak baino aurreratuagoak zeuden gizarteen albisteak.
Asiako herrialdeetako leku-izen asko aipatzen dira entzungaian. Ikus Euskaltzaindiaren araua Asiako toponimiaren gainean.
Hala ere, gure efemeridea gaurkoa beste bat da. Gaurko egunez 1324an hil zen Marco Polo bidaiari eta komertziante veneziarra. Marco Poloren izena abenturari lotuta izango da beti. Besteak beste, inoiz izan diren bidaiarik luze eta ikusgarrienak egin zituelako; berak ekarri zituen Europara Txinako inperioa eta Asiako herrialde askoren lehen berriak, garai hartan europarrak baino aurreratuagoak zeuden gizarteen albisteak.
Juanjo San Miguel.- Gaur seiehun eta laurogeita bi urte hil zen Marco Polo. Bere izena entzunda, guztioi datorkigu burura bidaia eta abenturen irudia, pertsonaia berezi batena.
Jaiotzetik da bitxia Marco Poloren bizitza. Korculan jaio zen, gaur egun Ukrainaren zati den uhartean, baina garai hartan Veneziako errepublikarena zena.
Polotarrak komertziante familia ezagun eta aberatsa zen. Aita eta osaba abiatu ziren lehendabizi ekialderantz, Kublai Khan enperadore handiaren lurretara.
Marco Poloren lehen bidaia 1271n hasi zen, hamazazpi urte besterik ez zituela. Txina aberatsaren bila abiatu zenetik Veneziara itzuli zen arte hogeita lau urte pasa ziren.
Joaterakoan, Armenia, Georgia, Mosul eta Bagdad, Pertsia, Golko pertsiarra, Ormuz, Altai eta Himalaya, Gobiko desertua, Karakorum, garaiko hiri ospetsua eta abar pasa zituen, Pekin, inperioko hiriburura iristeko.
Marco Polo harreman oso ona izan zuen Kublai Khan enperadorearekin, honen aholkulari, enbaxadore, gobernadore, itzultzaile eta beste hainbat arlotan laguntzaile izan zen.
Kublai Kan kultura handiko enperadore izan zen, azkarra, jakintsua eta ikusmin berezia erakutsi zuen gainera hain urrutitik etorritako gizon hauen aurrean.
Marco Polo Europara itzuli zenean eta ikusitakoa kontatzen eta saltzen hasi zenean askok eta askok ez zioten sinetsi. Prest zeuden Ziklope, gizaki iletsu edo kanibal istorioak entzuteko, baina ez europarra baino aurreratuagoa eta hobeto antolatutako gizarterik izan zitekeenik.
Eta, egia esanda, Europa hartan ez zen erraza ulertu eta sinestea Marco Polok Txinan aurkitu zuena. Bera hara iritsi zenean Kublai kan mongolen buruak bota berri zuen Song Dinastia. Song dinastiaren garaia benetan distiratsuan izan zen. Orduan asmatu zituzten papera, inprenta, erlojua, iparrorratza, altzairua, lema fijoa eta polbora, besteak beste.
Aurrerapen hauek eragin zuzena izan zuten untzigintzan, nabigazioan, garraio-sarean, komertzioan, nekazaritzan, hidraulika zientzian edo astronomian. Horren ondorioz, herriak eta gizartea, oro har, hazi egin ziren.
Song-en garai horretan Txinan ehun milioi pertsona bizi ziren.
Administrazioaren antolaketa ere bikaina zen: korreo-sistema aparta zuten, paperezko moneta erabiltzen zuten eta obra publikoetan eta esku-langintzan benetan trebeak ziren.
Guzti hori kontatu zien Marco Polok orduko europarrei, baina abentura-bizitza ez zen hor amaitu. Venezia eta Genevaren arteko gerran Veneziako galera bateko kapitaina zen., Preso hartu zuten eta kartzelan sartu. Barruan egin zituen hiru urtetan preso zegoen idazle bati kontatu zizkion bere bidaia abenturak.
Munduaren aurkikuntza izenburua duen lehen liburu honetan kontatu zituen bere gorabeherak. Liburu horretan kontatu zitzaien lehen aldiz europarrei nolakoa zen Txina, bere bizimodu eta ohiturak, bere mito eta aberastasunak eta ekialdean zeuden beste herri askori buruzko berri ere bertan ematen da: Sian, Japonia, Java, Kotxintxina, Zeilan, Tibet, India edo Birmania, besteak beste.