Lanbide Heziketa: berritu ala hil

Berrikuntza ate joka dugun garai honetan, Tknikan, Euskadiko Lanbide Heziketaren Ikerketa Aplikatuko Zentroan, berrikuntzaren dinamika nola txertatu duten azalduko digute bertan lanean ari diren zenbait adituk.

Teknopolis saioko atal honetan, gaur egungo gizartearen premiei erantzun ahal izateko Tknikan hartu dituzten erabakien berri emango digute bertako arduradunek.   


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria. Berrikuntza ate joka dago etorkizunera bidean aurreratu nahian. Gizartearen arlo guztiak ukitzen ditu, ekonomiatik hasita ongizateraino, teknologia eta ikerketatik pasata. Behar berriei erantzuna ematea da bide horretan ematen diren urratsen helburua. Baina horretarako, behar horiek identifikatu, aztertu eta sailkatu egin behar dira erantzun aproposena emateko. Produktu, zerbitzu, prozesu, negozio-eredu edo merkatuak sortzen dituen edozein ekimenek berrikuntza-prozesua abiatu beharko du, emaitzak abantaila emango dion balio erantsia izan dezan.  

Espiritu horri heldu diote Tknikan, Euskadiko Lanbide Heziketaren Ikerketa Aplikatuko Zentroan, beraien ikasketa-lerroek aurrea hartu dezaten gizarteak dituen beharrei erantzuteko.           

Horren harira, duela bi urte, berrikuntzaren dinamika txertatu zuten Konplexutasunaren kudeaketaren arloan.  

Alberto Arrizabalaga. Konplexutasun Kudeaketaren Zuzendaria.  Momentu honetan Berrikuntzan jorratzen ditugun esparruak bi dira. Batetik(an), berrikuntza-errutinak zaintza teknologikoa egiten, eta proiektuak eta teknologia-metodologiari erantzunaren bila dabiltzatenei [dabiltzanei], eta adimen lehiakorraren medio (bidez) ikastetxeko estrategia sustatuz eta lagunduz.  

Esataria. Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxe askok bere estrategian jaso dute berrikuntzaren dinamika. Izan ere, euren inplikazioa ezinbestekoa da egitasmo berriak aurrera eraman ahal izateko eta lortutakoaren onura gizarteratzeko.  

Oier Aranzabal Berrikuntza Zuzendaria. Eskola batek gizarteari jakinduria eskaintzeko, behar duena da edukitzea jakinduria-nibel (maila) altuagoa gizarteak daukana  baino. Horretarako egiten dugu berrikuntza, jakinduria berria jasotzeko eta nolabait garatu eta gero, gizarteari eskaintzeko.  

Esataria. Asko dira Euskadiko Lanbide Heziketako Zentroak bere estrategian Berrikuntza barneratuta dutenak. Horietako bat Usurbilgoa da.      

Isidro Zaldua, Usurbilgo Lanbide Heziketako Zuzendaria. Hemen argi daukaguna da gure ikastetxean lan egiteko, ba, irakasleen ezagutza beharrezkoa da eta ezagutza horren bitartez egiten ditugu, bai hasierako formakuntza, enplegu-formakuntza, edo enpresei laguntza ematen diegu… Baina ezagutza horrekin balioko liguke orain, gaur egungo lanak egiteko. Baina etorkizuneko lanak ere ziurtatu ahal izateko, proiektu berritzaile horiek laguntzen digu [digute] etorkizuneko ezagutza hori edo, ikastetxera ekartzeko.  

Esataria. Etorkizunari begira ari dira garatzen proiektu horietako bat, Second Life batteries edo bigarren bizitzako bateriak deiturikoa. Berrikuntza-prozesuaren ondorioa izan da energia berriztagarriak, efizientzia eta ekonomia zirkularra uztartzen dituen proiektu hau.  

Hiru ikastetxek hartzen dute parte proiektuan. Usurbilgoaz gain, Errenteriako Don Boskok eta Sopuertako San Viatorrek. Hiruren artean ikertzen ari dira auto elektrikoen baterien bizitza luzatzeko aukera, beste erabilera bat emanez.  

David Alias, Long Life Batteries Proiektuaren Burua. Proiektu honetan, ba bueno, bi lan-lerro daukagu [dauzkagu]. Lehenengo lerroa da ba, bateria hauek, mantenua eta konponketa zelan egin ahal den, eta gero, bigarren lerroa da, ba komentatu duguna, bigarren bizitza hori zelan emon (eman) ahal diogun eta zelan garatu ahal den hori dena 

Esataria. Usurbilgo ikastetxean mikro-sare berriztagarri autonomo bat eraiki dute, dagoeneko erabiltzen ez diren auto elektrikoen bateria zaharrekin.  

Ikastetxean dituzten eguzki-panel eta aerogeneradoreek sortzen duten gehiegizko energia bertan metatzen dute, behar dutenean erabiltzeko.   

Mikro-sarearen potentziala garatu eta aztertzeko hitzarmena dute Cegasa enpresarekin. Honek bere bateriak ziklatu eta testatzen ditu ikastetxeko mikro-sarean eta proiektuaren arduradunek bere lanaren balioa egiaztatuko dute. Azkenik, berreskuratutako bateria horietako bat Tiny House etxe pasiboan ezarriko dute haren behar energetikoak betetzeko.  

Proiektuan aurrera egin ahal izateko, irakasleak parte hartzearen beharraz kontzientziatuta egon dira, eta hau izan da bidearen lehen urratsa, denen sentsibilizazioa.  

Amagoia Zubia, Berrikuntzako Taldekidea. Testuingurua oso aldakorra da. Orduan, behar berriak sortzen direnez, uste du: (dugu), ez, ba lehenengo lana dela ikustea realmente (egiazki) momentu honetan zer behar dagoen. Horretarako egiten ditugun pausuak edo ematen ditugun pausuak sentsibilizazioan, da lehenengo diagnosi bat, ez?: nola dago momentu honetan ikastetxea 

Esataria. Ikastetxean lantaldea osatu zuten proiektu berriak detektatze aldera. Jakinduria anitza eta zabala denez, horren garapena aukeratu eta lehenetsi behar da, gizartean detektatzen diren beharren arabera. Hemen ere irakasleriak garrantzi handia du. Irakasleak dira kontaktu zuzena dutenak enpresekin, klusterrekin edota merkatuarekin. Eta bestalde, komunikabideetan esparru ezberdinetako tendentziak (joerak) azaltzen dira. Informazio-iturri horietan behaketa egiten da proiektu-ideiak ateratzeko.  

Alberto Arrizabalaga. Hirugarren fasea izango litzateke portafolio bat osatu, eta aurre-proiektuak garatu. Horretarako ere bai, Tknikatik(an) praktika-komunitateetan laguntzen eta bideratzen diegu [ditugu] ikastetxeen artean, Lanbide Heziketako ikastetxeen artean, sinergia hori bilatzera; eta ja, aurre-proiektuetarako ikastetxe desberdinen artean elkarlana egitera. Eta horrela laugarren faserako, proiektua aurkeztu eta ustiapena edo esplotazioa ja, amankomunean joatea ba, bi, hiru ikastetxe, kanpoko erakunde batekin, proiektu hori (horrek) indar gehiago [indartsuago] eta sendoago izateko.  

Oier Aranzabal. Ikusten dugunean konbokatoria (deialdi) bat dagoela, proiektua garatzeko konbokatoria bat dagoela, aurkezten gara, eta lortzen badugu horretarako finantzazioa, egiten duguna da proiektua aurrera atera, proiektua garatu eta gero proiektu hori irakaslegoan (irakasleriaren) artean, eta baita be (ere) beste eskolen artean zabaldu.                    

C1
2021-04-30
28200941
07:47
481