Energia eolikoaren nondik norakoak

Teknopolis saioko bideo honetan ikusiko dugunez, energia eolikoa gero eta leku nabarmenagoa hartzen ari da energia berriztagarrien artean.

Bideoa ikusi energia mota honi buruzko xehetasun gehiago ezagutzeko.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Energia eolikoaren nondik norakoak

Haizeak indar handia izan dezake eta aspalditik ustiatu izan dugu indar hori. Nabigatzaileek bazekiten energia hura ez zela inoiz agortuko, nahiz eta “berriztagarri” hitza oraindik asmatu gabe egon. Haizeari esker, bidaia luzeak egin zituzten  itsasontziz, lehen mundu bira adibidez, XVI. mendean.

Garai hartan ez zegoen beste modurik hainbeste kilometro egiteko. Haizea agortezina zen bai, baina  berezko teknologiak behar zituzten etekin handiena aterako bazioten. Belaontziak itsasoan eta, esate baterako, haize-errotak alea ehotzeko eta beste zeregin batzuetarako. Eta elektrizitatea kontsumitzen hasi ginenean ere, haizeari begiratu zioten ingeniariek, nola ez. Motor elektrikoak mugimendua sortzen zuen elektrizitatetik, baina kontrakoa ere egin zitekeen. Dinamoak elektrizitatea sortzen zuen mugimendu zirkular batetik. Ba, zergatik ez erabili haizea mugimendu hori lortzeko? Praktikan ez zen erraza, lehen sorgailuak, XIX. mendekoak, 17 metroko helize erraldoi bat zuen eta 12 kilowatteko potentzia zuen. Abiapuntu bat zen. Gaur egungoak bost aldiz handiagoak izan daitezke eta 1000 kilowatteko potentziara iritsi. Gure helburua energia berriztagarriak kontsumitzea denez, zenbaki horiek izugarri handituko dira laster.

B2
2021-02-02
27936672
00:01:37
1233