detalle dokuteka-generico-fitxa

Lanbide Heziketa

Ikasteko "balio" ez omen duten 15 eta 16 urteko gazteentzat irtenbide egokia da Lanbide Heziketa.

Dokumentu honetan, Bilboko Lanbide Heziketako institutu batean dabiltzanen iritzien berri izango duzu, bai ikasleena, baita irakasleena ere.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Iñigo Lopez de Alda esataria. Badakizu, Aizpea, zenbat gazte, Einsteinen modukoak, bidean geratu diren 15 eta 16 urterekin ikasle txarrak izateagatik? 

Aizpea Barros esataria. Ez dut uste Einstein moduko inor bidean geratu denik. Agian berandu esnatuko zen, baina esnatuko zen, seguru. 

Iñigo Lopez de Alda. Ba norbait haren balioaz jabetzen bada bai, baina ikasketak gainditzen ez dituzten ikasleei betiko eskola ez zaie batere gustatzen, ezta aparteko talentua daukaten horiei ere.  

Aizpea Barros. Ados nago. Einsteinek ikasketak utzi bazituen, agian ba meategi batean hasiko zen lanean.  

Iñigo Lopez de Alda. Bueno, gure Einstein meatzaria. Eta meatzari zoriontsua. Baina, ez da gustuko espazioa meategia. 

Aizpea Barros. Bai, ezagutzen ditut nik bai, e! Ikasketak utzi eta taberna batean tragoak ipintzen dabiltzatenak (dabiltzanak). Eta aizu, ez daukat ezer horren kontra, e! Baina egiten ari direna ez zaie batere gustatzen.  

Iñigo Lopez de Alda. Eta horrek ez dauka erremediorik? Ba bai! Badauka erremedioa: ez dugu ba esan inoiz ez dela berandu zulotik ateratzeko? 

Aizpea Barros. Hala da. Eta ez baduzue sinisten, hara hor hurrengo erreportaia (erreportajea).  

Naroa Iturri kazetaria. Ea! Amenabarrek zuzendari-karrera amaitu gabea du. Lutek, egindakoa eginda gero, kartzelan liburu bat idatzi zuen. Tom Cruisse? Bai, hain ezaguna den hori? Dislexikoa zen, eta ikasketetan oso-oso txarra zen. Eta Einsteinetaz [Einsteinez] bere grekoko irakasleak badakizue zer esaten zuen?: “ Zu ez zara inoiz inor izango” 

Ikasle asko daude ikasteko balio ez dutela esaten dietenak. Gazte hauek benetan ikasle txarrak dira? Ala agian ez die inork inoiz motibaziorik eman.  

Abestia. Beti gogor lanean inor ez izateko.  

Ikaslea 1 eta 2. … institutuan.  

Ikaslea 2. Biok.  

Naroa Iturri. Eta? 

Ikaslea 2. Zeren han… 

Ikaslea 1 …ez genuen ikasten. 

Ikaslea 2. …ez geunden oso gustura. 

Ikaslea 3. Txarra. Ez gustatzen… Ez nahi… Yo qué sé (zer dakit nik). Estudiatzea ez.  

Ikaslea 4. Txarto nengoen. Ez nuen ikasten ezer. Bai: motibazio-falta.  

Filma. Potroetatik heldu dizu, eta estutzen ari da. 

Ikaslea 4. Ez direla hain maltzurrak!  

Ikaslea 5. Ez. Hemen konfiantza gehiago. 

Irakaslea 1. Bere ikastetxean igual nota txarrak. Orain notak ez dira hain txarrak behintzat, eta horrexegatik berak pentsatzen du bueno, hobea dela. 

Filma. Baita zera ere!  

ETA GURASOAK 

Ikaslea 2. Oso txarto. Eta egunero bronka! (haserreak). Eta aurten ez. Aurten oso… 

Ikaslea 4. Ez nuen balio ikasteko.  

Irakaslea 1. Bueno, hemen aldatzen da pixka bat. Kostatzen zaigu, e! Ez da erraza hori, aldaketa hori lortzea ez da erraza. Baina poliki-poliki nabaritzen da aldaketa bat. Eta bueno, bueno… Hau da gure, gure erresultadua (emaitza), ez?  

Filma. Egunen batean larrutik ordainduko duzue, sasikumeak!  

NOLA MOTIBATU? 

Irakaslea 2. Oso inportantea da egiten, egiten dabezan (dituzten) gauzak ondo ateratzea lehenengo momentutik. Honeek, honeek (hauek) kapaz ikusten dabe (dute) beren burua gauzak egiteko, eta hori, hori bultzatzen dabe (dute).      

Filma. Ezin da akatsik egon. Izan behar da perfektua. Perfektua. 

Ikaslea 2. Lehen gehiago ikasi behar genuen, baina hemen ez. Hemen fitxak eta. Egiten dugu berdina, baina errazago. Eta fitxekin.  

Naroa Iturri. Gazte hauek hemen bi urtez egon daitezke. Eta bi urte horietan bost modulu egin ditzakete: elektronika, mekanika, harakintza, egurra eta sukaldaritza. Eta gainera, sukaldaritzakoek egunero bazkaria prestatzen diete. Bestela, ikusi egiten dituzten ilarak! 

Abestia. Agian bihar ezin izango diagu nor garen gogoratu. 

ZER ESAN IKASLEEI? 

Irakaslea 2. Institutuan txarto badabil beste modu bat edo ikasteko, beste modu bat topatu egin behar dabela (duela), bilatu, eta aurrera, aurrera egin behar dabela (duela). Eta orduan, ezin dau (du) ikasi barik egon. Ezin dau, ezer, ezebe (ezer ere) estudiatu barik egon, eta orduan, modu batean edo bestean ikasi egin behar dela, edo liburuekin edo lanean, baina hona, ikasi egin behar dabela (duela). 

Filma. - Hori da! Hori da, adiskidea! 

Oso plan sotila da. 

Sotila? Niri bihurri samarra iruditzen zait.  

Ez dakizu ezer.  

Ikaslea 5. Ba institutuetan esatea hemen dagoela, Boluetan, leku bat horrelako kasuetarako.  

Ikaslea 3. Denbora aprobetxatzea. Yo qué sé (Zer dakit nik). 

Ikaslea 1. Bilatzeko zentro bat hau bezalakoa.  

Ikaslea 2. Etortzeko hona ahal badu. Bai. Hemen gusturago egongo da.  

Filma. Deskartesek edo Sokratesek edo ez dakit zeinek esan zuen bezala, batzuek mundu hobea bilatzen dute. Nik nahikoa dut honekin.  

GURASOEKIN? 

Ikaslea 3. Pirak (biper egin) eta hori egiten zenuen. Eta venga, ¿Por qué no vas? (ea, zergatik ez zoaz?)  

Ikaslea 5. Trankil egoteko, ze(ren) gero hemen asko kanbiatuko dira. Eta gustura egongo ziren. 

Irakaslea 2. Ez etsitzeko. Eta batez be (ere) ez da haserre egin behar. Bueno, igual gogor, pixka bat edo bueno… Batez be( ere) sakatu, animatu egin behar dela. Hori. Hori. Hori. Beldur barik. Baina hori, berdina. Toki bat bilatu, ondo egon den, ondo, ondo  egoteko toki bat bilatu egin behar dela eta. Eta hori.  

Naroa Iturri. Hau da ikastetxe honen helburua: gazteak motibatzea. Beraz, zu, ez utzi inork esan diezazun ez duzula ikasteko edo ezertarako balio, balio duzu eta! Gauza da zure gustuko zeozer aurkitu behar duzula. Bestela galde diezaiotela Einsteini.       

detalle2

Dokuteka

B2
2005-05-12

x61pRelaContWAR

16282626
00:05:14

x61pViewCountWAR

4619

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR