Eskudirutan ala txartelarekin?

Nola egiten ditugu ordainketak? Joera-aldaketa nabari da, baina oraindik ere diruaren aldeko apustua egiten dute erabiltzaile gehienek.

Gai horren inguruan arituko dira Amarauna saioko tarte honetan, eta kaleko hiritarren iritziak ere jaso dituzte. 

 

Jatorrizko audioa helbide honetan duzu entzungai.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Nagore Telleria esataria.- “Ai, ai, dirua” dio Jon Enbeitak, baina dirua, txanpon eta billete, zenbateraino darabiltzagu ordainketak egiteko orduan? 

Pandemiak azkartu egin du lehendik ere bazen joera, kreditu-txartela dantzatzea edota patrikakoarekin ordaintzea 

Zenbateraino, ordea? Galdera hori egin diogu geure buruari, zenbateraino utzi diogu dirua soinean eramateari. Ane Agirre, zu ibili zara neurketak egiten. Egun on! 

Ane Agirre esataria.- Bai, egun on, lehena, neure buruari galdera: zenbatetan joan naiz txanpon eta billete gabe, jakinda kreditu-txartela zorroan nuela. Askotan, gehienetan esango nuke eta batzuetan ere, estu eta larri ibili  txartela bere tokian ez zegoelako.  

Nagore Telleria.- Bai, eta asko izango dira akaso hiruzpalau euro daramatzatenak, bada, gutxieneko ordainketa horiek egiteko, baina billeteetan, bada, alerik ere ez. Eta galdezka ibili zara, pasieran topatu dituzunei ea zer nahiago duten. Nolabait, dirua eta kreditu-txartela ipini dituzu elkarren kontra edo aurrez aurre. 

Ane Agirre.- Bai, Bilboko kaleetan galdetu diegu herritarrei, baina, egia esan, ez dago oso argi. Geroz eta jende gehiagok erabiltzen duelako txartela, baina bada oraindik ere dirua lehenesten duenik, entzun. 

Kaleko gizona 1.- Ni saiatzen naiz beti dirua erabiltzen. Joaten naiz bankura edo eta ateratzen dut dirua eta bueno, batzuetan ere bai, tarjeta (txartela) erabiltzen dut, baina batez be (batez ere) dirua. 

Kaleko emakumea 1.- Normalean erabiltzen dut gehiago dirua, baina egia esanda, bada, orain, COVIDarekin eta hori, bada, txartela eramaten dut ere bai, baina, egia esanda, dirua, e? Txartelarekin ordaindu ahal dut gehiago, bada, ez dut asko kontrolatzen, ez? Eta dirua eramaten badut, bada, adibidez, hamar euro, bada, bakarrik gastatu ahal dut hori. 

Kaleko emakumea 2.- Dirua, erosoagoa da. 

Kaleko emakumea 3.- Nik dirua, txartela ez daukadalako.  

Kaleko emakumea 4.- Dirua, errazagoa delako. 

Abestia 

Nagore Telleria.- Bada, oraindik ere, dirua nahiago, horiek behintzat. 

Ane Agirre.- Bai, entzun duzue, neskatoren batek oraindik txartelik gabe, noski, beste aukerarik ez du eta 19 urteko beste bi neska hauen kasuan, erdibidean dabiltza. 

Kaleko emakumea 5.- Bada, egia da gero eta gutxiago erabiltzen dela, baina, o sea (hau da), nik behintzat, gehiago erabiltzen dut oraindik eskudirua. 

Esther Murelaga kazetaria.- Autobusean etorri zarete, adibidez, oraintxe. Autobusa nola ordaindu duzue? 

Kaleko emakumea 5.- Bada, hori ez, Internetetik. Tarjetarekin (txartelarekin), bai, hori bai. 

Esther Murelaga kazetaria.- Zuk ere bai? 

Kaleko emakumea 6.- Bai, nik justu lehengo egunean atera nuen txartela, orduan, ja, ez dut ia eskudirurik erabiltzen. Ez daukadanean dirurik edo zerbait, bada, lagun batek erosten dit eta Bizumetik bidaltzen diot eta horrela egiten dut normalean. 

Esther Murelaga kazetaria.- Adibidez, momentu honetan, zenbat diru duzue karteran?  

Kaleko emakumea 5.- Karteran bai daukadala, bada, 40 euro edo horrela, bada, ze gatoz erosketak egitera eta horrela, baina bestela ez nuke hainbeste izango. 

Esther Murelaga kazetaria.- Eta adibidez, taberna batera joaten zaretenean, txartelarekin ordaintzea pentsatu izan duzue noizbait? 

Kaleko emakumea 6.- Nik pentsatu izan dut, bai, baina, o sea (hau da), askotan,  etxean uzten dut. Ahazten zait eta eskudiruarekin beti, bai. 

Esther Murelaga kazetaria.- Momentuz, orduan, eskudirua da zuen... 

Kaleko emakumea 5.-  Ni tabernetara joateko beti pentsatuta daukat eskudirua erabiltzea eta gero normalean egiten duguna da, bada, lagun batek dena  erosten du, o sea (hau da), dena ordaintzen du eta gero ja guk bidaltzen diogu dirua. 

Nagore Telleria.- Hori esan diote Esther Murelagari autobus-geltokian, Ane. 

Ane Agirre.- Bai,  ze aitortu digute autobuseko txartela Internetez erosi zutela egun horretan eta gauzak horrela, bai esan daitekeena da lehendik ere ohitura-aldaketa zetorrela, joera txartela geroz eta gehiago erabiltzea zela eta orain ere hala dela.  

B1
2021-04-30
28200811
03:46
2455