detalle dokuteka-generico-fitxa

Plastikozko billeteak

Erresuma Batuan plastikozko billeteak erabiltzen hasiko dira.

Bost liberako billetea izango da plastikozko lehenengoa eta gaurdanik britainiarrek kutxazainetan eskuratu ahal izango dituzte. Polimerozko estalki bat izango dute billete berriek eta ondorioz paperezkoak baino askoz ere gogorragoak izango dira, alegia, hausteko nahiz faltsutzeko zailagoak izango dira. 

 

 

Gai honen inguruko argibide gehiago nahi badituzu, hementxe duzu Euskadi Irratiko erreportajea entzungai.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

 ESATARIA. Erresuma Batuan plastikozko billeteak erabiltzen hasiko dira; bost liberetako billetea izango da plastikozko lehenengoa eta gaurdanik britainiarrek kutxazainetan eskuratu ahal izango dituzte. Polimerozko estalki bat izango dute billete berriek eta ondorioz paperezkoak baino askoz ere gogorragoak izango dira, alegia, hausteko nahiz faltsutzeko zailagoak izango dira. Amaia Etxeberriak kontatuko digu.

AMAIA ETXEBERRIA. Polimerozko estalki sintetiko bat daramate billete berriek eta horrek paperezko billeteak baino garbiagoak, gogorragoak eta seguruagoak egiten ditu. Ingalaterrako Bankuko Billeteen Saileko arduradunak, Victoria Cleland-ek, diru berri hau aurkeztu zuenean halaxe zioen: “…” (polimeroa oso material gogorra dela, eta hortaz, paperezko diruak baino askoz gehiago iraungo dutela billete berriek, bost urte gutxi gorabehera eta horrek ere abantailak ekarriko dizkiela ez dutelako dirua hain maiz ekoitzi beharko, dio. Eta adibidea ere jarri zuen Ingalaterrako Bankuko arduradunak: “…” (billete berria deskuidoz arropa-garbigailuan sartzen baldin badugu, egoera onean aterako dela zioen).

Bost liberetako billeteak dira material berriarekin egin dituzten lehenengoak. Gaurtik aurrera Erresuma Batuko kutxazainetan eskuratu daitezke. Alde batean Winston Churchill, Lehen Ministroaren aurpegia dute, beste aldean Isabel erreginaren irudia. Eta billetearen hologramak, balioa adierazten duen segurtasun-kodeak, kolore eta forma desberdinak hartzen ditu billetea mugitzerakoan. Honek zaildu egingo du billetea kopiatu edo faltsutzea. Hurrengo urteko udan kaleratuko dituzte hamar liberetako plastikozko billeteak eta 2020an hogei liberetakoak. Britainiarrak baina ez dira lehenengoak izango plastikozko dirua eskuartean ibiliko dutenak, jada Australia eta Kanadan badute horrelako dirua.         

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B1
2016-09-13

x61pRelaContWAR

16243261

x61pViewCountWAR

4468

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR