detalle dokuteka-generico-fitxa

Zer nahiago, aurreztu ala gastatu?

Karmele Gisasola Zenikazelaia herri-kirolariak aztertu du nola aldatu den diruaren erabilera pare bat belaunalditik hona; horretarako, bere familiako adibidea eman digu, eta gaur eguneko ohiturekin alderatu du.

GASTATU ALA AURREZTU EGITEN DUZU? 

Erakutsi al dizuete inoiz aurrezten? Bada, gure etxean txikitatik sartu ziguten aurrezteko beharra. Gurasoek baino gehiago, aiton-amonek. Aitak kontatzen zigun aitona, zorrotza izateaz gain, oso aurreztailea zela. Diru pixka bat egindakoan, etxean mejorak egiteko erabiltzen zuela. Horrela, auzoan lehenengoak izan ziren telebista ekartzen. Hori dela eta, auzokoak baserrira etortzen omen ziren igande arratsaldeetan telebista ikustera. Gauza bera gertatu zitzaien kotxearekin. Aitonak eta amonak biek batera atera zuten gidabaimena, eta auzoko lehenengo Land Roverra ekarri zuten. Amonak herrira jaisten omen zituen berarekin batera auzoko gainontzeko emakumeak ere, esne partitzera. 

Aiton-amonek, dirua izan arren, behar gehien zutenei ematen zieten sarri, eta eurek gutxi balute bezala bizi ziren. Ez oporrik, ez luxurik, ez hondartzara irteerarik. Lana eta lana. Baserritik bizi ziren, ez batak eta ez besteak ez zuten etxetik kanpo lanik egin. 

20 urte genituela, lehengusuok, ikasteaz gain, han eta hemen lantxo batzuk egiten genituen sos batzuk irabazteko. Aitonari komentatzen genion zenbat irabazten genuen, hura pozik geratzeko. Bazekien garaiak aldatu zirela eta ikasketak izanez gero kondizio hobeagotan bizitzeko aukera zegoela. 

Baina aitonari ezin genion esan Bilbora joan ginenik 30 euroko afaria jatera. Harentzat hori dirua xahutzea zen. Hortaz, herriko tabernan bost eurotan bokatak afaldu genituela esaten genion, hura lasai geratzeko. Hark ez zuen etxetik kanpora lagunartean eta familian bazkari-afari askorik egin. Zer esanik ez poteoaz. Hark lana besterik ez zuen egin guk gaur daukaguna izateko. Seguruenik, berari ere hori erakutsi ziotelako. 

Gaur egun, ordea, han eta hemen entzuten eta ikusten dut: “Ez daukat dirurik”. Baina asteburua etxetik kanpo pasatzera joaten dira. “Ez daukat dirurik”, baina larunbatean parrandan irteteko ez dute aitzakiarik jartzen. “Ez dut dirurik”, baina modako zapatak erosten dituzte. “Ez dut dirurik”, baina udako oporrak antolatzen hasiak dira jada. 

Susmoa daukat gure posibilitateen gainetik ez ote garen bizi. Etxea ordaintzeko hipoteka, kotxea ordaintzeko ere bai, baita oporretara joateko ere. Puntu honetara iritsita, garai batean oporretara ez joatea normala zen bezala, gaur egun ia derrigorra da gutxienez urtean asteburu bat etxetik kanpo pasatzea. Kasu horretarako, nekez entzun dut “ez daukat dirurik”. 

(moldatua) 

Irudia: Canva

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Aurreztu. Dirua gorde, aurrerago erabili ahal izateko. 
Zorrotza izan. Egin beharrekoa estu betetzen duena eta besteek ere egitea eskatzen duena. Gogorra, exijentea izan. 
Esne partitzera. Garai batean baserritarrek egiten zuten lana: bildutako esnea herrira eraman etxez etxe banatzeko. 
Sos batzuk irabazteko. Diru apur bat irabazteko. 
Dirua xahutzea. Dirua alferrik gastatzea. 


detalle2

Dokuteka

B1
2026-04-08

x61pRelaContWAR

39181321

x61pViewCountWAR

380

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR