Nolako bizkotxoa, halako izaera
Idoia Torregaraik dioenez, egiten dugun bizkotxoak asko esaten omen du gure izateko moduaz.
Zenbait bizkotxo aipatzen ditu Idoiak -jogurtarekin, txokolatearekin... egindakoak-, eta holako bizkotxoa egiten dutenek zer-nolako nortasuna daukaten azaltzen du irratsaio honetan.
IDOIA TORREGARAI KOLABORATZAILEA. Nik uste dut orain gizartea eta itxialdiko pertsonak bi zatitan banatzen direla, eta hori konprobatu nahi dut. Hau da, eroak bezala labeak erabiltzen ari gara eta, alde batetik daude bizkotxolariak esango genuke, ezta?, bizkotxolari-fasea; eta bestea, noski, ogia egiten dutenak, ze(ren) orain, baita ere, badirudi ogia etxean ez baduzu egiten, ez zarela inor. Eta orduan galdetu nahi dieguna gaur ba gure entzule maiteoi da ea beraiek zer egiten ari diren batez ere: bizkotxora jotzen ari diren gehiago edo ogia egiten ari diren, e! Eta horrela baldin bada, zein motatako bizkotxoa eta zein motatako ogia egiten ari den.
ENTZULEA. "Ba guk itxialdi honetan ikasi dugu YouTubeko tutorialei esker, ogia egiten. Eta ederra ateratzen zaigu".
ESATARIA 1. Nik ez dut egin oraindik, begira!
IDOIA TORREGARAI. Begira! Eta bizkotxorik? Bai, esan duzu baietz.
ESATARIA 2. Bizkotxoa, bai.
IDOIA TORREGARAI. Izan ere, ba al dakizue zein bizkotxo mota egiten duzuen halako izaera izaten dela? Eta nahi baduzue esango dizuet baita ere bizkotxo bakoitzak zer esan nahi duen.
Bueno, lehenengoa esan duguna, jogurtezkoa edo hasierako, hasiberrientzat, ba bueno, errezetarik errazena izaten da, gozoa. Jogurt-poteak, gainera, neurriarentzako balio digu. Eta hemen ba pertsona, alde batetik, hasiberria izan daitekeelako, baina bestela, jarraitzen baldin badu bizkotxo hau egiten, esan nahi du pertsona bat, ba bueno, jatorra, lasaia, etxerako modukoa bezalakoa zela. Ez du, ez dizkio eskatzen bizitzari, ezta ere, izugarrizko gauzak. Bera pozik bizi da. Beraz, jogurta... bizkotxo hau egiten baldin baduzue, bueno, nahiko pozik bizi zareten seinale izango litzateke.
ESATARIA 1. "Guk ogia erosi egiten dugu, baina euskal pastela egiten ari gara, jo (e)ta ke!"
ESATARIA 2. Zer ona hori!
IDOIA TORREGARAI. Bueno, begira ze goxoa, ezta? Bai. Nik uste dut gero jada jogurta eta gero, badago beste bizkotxo bat, nik uste dut, baita ere, txokolatezko bizkotxoa, ezta? Hori ere beste klasiko bat izango litzateke. Hau piska bat, jogurtetik maila bat gorago aurkituko genuke eta bueno, ba txokolatea maite dutenentzat ba ez dago hoberik, eta pertsona konplexuagoak dira. Bai.
ESATARIA 2. Jogurtezko bizkotxoa egiten dutenak baino konplexuagoak.
IDOIA TORREGARAI. Hauek jogurtezko bizkotxoa egiten duten pertsonak baino konplexuagoak dira. Izan ere, gainera, gozotik bezala garratzetik ere baldin badute, hau da, ze txokolate erabiltzen duten ere, ba bizitzak, pixka bat nola esango genuke, estremoak bizi dituzte, ezta? Batzuetan izan daitezke oso pertsona lasaiak eta amultsuak eta maitagarriak, eta beste batzuetan, txokolate garratza bezala, ba bueno jo (e)ta su ibiltzen dira. Orduan, pixka bat konplexuagoak dira bizkotxo hau egiten dutenak.
ESATARIA 2. "Egun on, gu bizkotxolariak gara. Denetik egiten dugu: platanoarekin, jogurt eta laranjarekin, azenarioarekin eta intxaurduna, baita sagar-tarta ere". Jesus, hauen etxeko telefonoa eta helbidea behar dugu ja! Eman diezagutela helbidea, eta joango gara.
IDOIA TORREGARAI. Hori da. Eta gainera izan dute azenario-bizkotxoa.
ESATARIA 2. Bai.
IDOIA TORREGARAI. Horretaz hitz egin nahi nuke.
ESATARIA 1. Hara!
IDOIA TORREGARAI. Bai. Bai. Izan ere, bizkotxo hau egiterakoan, klaro, bilatzen dena da ez bakarrik zerbait osasuntsuagoa bezala lortzea; hau da, sartuko dugu barazki bat itxura egiteko. Hori pixka bat izaten da bizkotxo honen helburua, eta klaro, pertsona hauek jada osasunean hasten dira pentsatzen, eta nola esango genuke ba?, pertsona zorrotzak eta kontrolatzaileak izaten dira.
ESATARIA 1. Ai, ama!
IDOIA TORREGARAI. Azenario-bizkotxoak egiten dituztenekin, ojo!
ESATARIA 1. Kontuz!
IDOIA TORREGARAI. Zeren hauek oso ondo zeratzen dira, oso ondo antolatzen dira, baina oso zorrotzak eta kontrolatzaileak dira, e!
ESATARIA 2. "Nik betidanik egin dut ogia etxean, eta justu orain konfinamenduarekin, ezin legamia faltagatik. Hau da marka, hau!"
IDOIA TORREGARAI. Badago beste bizkotxo bat. Ez dakit zuek egin duzuen, mahaspasekin egindakoa, mahaspasak botatzen zaizkio. Nola esango nuke? Bizkotxo hau egiten dutenak halako izaera jostaria izaten dute, bai?, mahaspasekin. Kapritxoso samarrak esango genuke direla, e! Irudimen handiko pertsonak dira, baina sukaldea zikin-zikin uzten duten horietakoak baita ere.
ESATARIA 2. Ai, ama!
ESATARIA 1. Ezagutzen ditut nik horrelako batzuk. Bai.
IDOIA TORREGARAI. Ikusten duzu? Oso sortzaileak: "Eta goazen orain mahaspasak eta botatzea", eta dena, baina gero sukaldea garbitzen lau ordu pasatzen ditu beste norbaitek, noski! Eta gero gure bizkotxo zerarekin jarraituz, badago beste bat, anana-bizkotxoa, piña alegia. Ba bizkotxo hau egiten (dutenak), nola esango genuke? Ba piska bat "bereziak"; kakotx artean jarriko dugu "berezia". Ba gizarteak jartzen dizkion arauetatik kanpo bizi da. Norbait ezagutzen duzue anana-bizkotxoa egiten duenik?
ESATARIA 2. Ez.
IDOIA TORREGARAI. Ez, ezta? Eta gero badaude, azkeneko bizkotxolari-mota bat aipatu nahiko nuke, dela kaloria gutxiko bizkotxoa egiten dutenak. Bai, badaude, badaude. Hau da, ba erdira, erdira jaisten dituztenak zera, dena light hartzen dutenak eta, ba zer esango dizuet? Ba hau ere baten batek egingo du, baina horretarako bizkotxo bat egin behar da?