• Egilea: Ana Jorge   (Eibarko Udal Euskaltegia) 
  • Mota: Postreak

Txokolate beganoz egindako bizkotxoa  

Osagaiak:  

    2 kikara irin.  

    Kikara bat azukre.  

    Kikara erdi ekilore-olio.  

    Kikara eta erdi landare-esne.  

    Koilarakada bat legamia-hauts.  

    5 koilarakada kakao.  

    Koilarakada bat bainila-esentzia.  

 

Nola egin:  

    Jarri irina, legamia eta azukrea katilu batean eta nahasi.  

    Gehitu ekilore-olioa eta nahasi.  

    Bota landare-esnea eta ondo nahasi.  

    Gehitu kakaoa eta bainila-esentzia.  

    Prestatu moldea margarinarekin eta irinarekin. Eta orea bertara bota.  

    Labean sartu, 180º C-tan, 50 minutuz.  

    Hozten utzi.  


A2
2021-02-02
27934753
2179