Errezeten Fitxa
- Egilea: Arrate (Eibarko Udal Euskaltegia)
-
Mota:
Limoizko bizkotxoa
OSAGAIAK:
3 arrautza
Limoi bat
Limoizko jogurta
2 edalontzi azukre
3 edalontzi irin
Edalontzi bat olio
Legamia
Gurina
NOLA EGIN:
Hasteko, ontzi batean irabiatu 3 arrautza. Ontzi horretara bota jogurta, 2 edalontzi azukre eta edalontzi bat olio, eta irabiatu. Ondoren, limoi-azal birrindua eta legamia gaineratu. Dena irabiatu. Azkenik, moldea gurinez igurtzi, bota orea bertara eta labera sartu 40 minutuz 180 graduan.
Arrate (Eibarko Udal Euskaltegia)
Dokuteka
2018-01-12
16139740
16633
