NoMo mugimendua

Ama ez izatea erabakitzen duten emakumeen (NoMo) mugimenduaren inguruan hitz egin dute Onintza Enbeitarekin Gaztea irratian.

Gai horrekin lotuta, zenbait gairen inguruan egin du gogoeta Onintzak: berekoikeria da umerik ekarri nahi ez izatea?, badago askatasunik gai horren inguruan erabakitzeko?...


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Kazetaria 1. Begira, ez da berria, baina asko ikusi dugu azken boladan NoMo mugimenduaren inguruko gauza mordoa, ezta?, 

Kazetaria 2. Not mothers. 

Kazetaria 1. NoMo edo Not mothers, alegia, ama ez izatea erabakitzen duten emakumeen mugimendua.  

Kazetaria 2. Eta batez ere errespetua eskatzeko. 

Kazetaria 1. Ez nahi gabe, edo ez halabeharrez, ez. Erabakimenez, alegia, nik ez dut ama izan nahi... 

Kazetaria 3. Hori da. 

Kazetaria 1. Horrela zen mugimendua: NoMo, not mothers. Onintza Enbeita, egun on. 

Onintza Enbeita. Egun on.  

Kazetaria 1. Eta hasiko gara paellatik zuzenean.  

Onintza Enbeita. Bai. 

Kazetaria 1. Zuri, kuriositatea da e!: zenbat aldiz atera dizute arrozarena? 

Onintza Enbeita. Askotan.  

Kazetaria 1. Onintza, eske arroza pasa egingo zaizu! 

Onintza Enbeita.  Arroza pasa egingo jatsu (zaizu), eta bueno, hori gainera, badirudi, ba zelan, ama soltera izateko eta aukera batzuk dauden, ba ez?, esaten deutsut (dizut)... Egin hori! Egingo dot nahi badot (dut nahi badut). Lasai! Lasai! 

Kazetaria 1. Eta nahasten dira alternatiba eta betebeharra, ezta?  

Onintza Enbeita. Bai. Ez na(i)z  holako gauzen oso zalea. Egia da mugimendu honetatik gustaten jatena (zaidana) dela jartzen dabela (duela) mahai gainean erabaki bat, zure bizitzako erabaki bat, izan leikeela (litekeela) ama ez izatea, eta ez dela ezer gertatzen. Garai baten, zelan, bazirudien emakumeen lan bakarra munduan zela etorkizunerako ume batzuk hemen uztea, orduan ama izan nahi ez zuten emakumeak trauma handi baten bizi ziren, ez? Hori badirudi gainditzen hasi garela, baina bakarrik badirudi, ez? Gaur egun, oraindik, azalpen asko eman behar dira ama izatearen inguruan. Orduan, bueno, pixka bat aldarrikatzea. Aber, ni ez naiz ama, ez dakit izango naizen edo ez: ez naiz ama. Eta ez naiz errudun sentitzen ama izan ezin dutenengatik.  

Kazetaria 3. Zergatik sentiarazi? 

Onintza Enbeita. Hori da. Egongo dira munduan emakume batzuk ama izateko, ama izateko saiakeran ari direnak eta ezin dutenak ama izan. 

Kazetaria 3. Klaro! Klaro! Hori da gauza. 

Onintza Enbeita. Nik ez dakit, nik benetan ez dakit biologikoki ahal dudan edo ez, ze(ren) ez naiz inoiz saiatu. Baina behintzat ez naiz inoiz errudun sentituko. 

Kazetaria 1. Gero beste gauza bat. Horregatik, eta horiek ere aipatu dituzunez, asko baitira ama izan nahi eta lortzen ez dutenak... Mesedez, kontuz, hain arin galdetzearekin: "Eta zer, noizko? Eta zuek ez zarete animatuko?"  

Onintza Enbeita. Eta beste alde batetik, ez daigun (dezagun) ahaztu, gaur egun guraso izateko modu asko daudela. Esan nahi dot, izan zaitezke harrera-gurasoa, adopzioan hartu zeinke (zenezake) ume bat, eta... Badago, nik uste dut, neurri batean, nik uste mitifikatuta dagoela norbere... 

Kazetaria 3. ...odola... 

Onintza Enbeita. ...umea izatearen kontu hori. 

Kazetaria 2. Ni ama naiz, eta ehuneko ehun esango dizuet mitifikatuta dagoela amatasunaren ia guztia. Bai.  

Kazetaria 3. Hori beste kontu bat da. 

Onintza Enbeita. Eta gero, beste gauza bat, hau (hauek) jada oso iritzi pertsonalak dira, ez? Baina batzuetan iruditzen zait ama izatea lotzen dela sakrifizioarekin, ez?: zu prest egotea. Bueno ba akaso, halako sakrifizio handia bada, ba nik igual ez nuke egin nahi. 

Kazetaria 3. Erabaki dut ezetz.  

Onintza Enbeita. Zeren egin nintzen jaio, mundu honetan dena sakrifikatu eta gero zerua irabazteko. 

Kazetaria 4. Eta gero, iruditzen zait, Onintza, gai hau ateratzen denean, askotan esaten dugula "Bueno, baina gaur egun hori ja(da) ez da hola. Horiek dira gure amona, aitona-amonen garaikoak... Eta ez nago oso ados...  

Onintza Enbeita. Ez. 

Kazetaria 4. Esan nahi dut, gazteen artean ere oraindik ere badago arrozaren kontzeptu hori".  

Kazetaria 2. Eta umeen artean ere jostailuen zelako kanpainak egiten dira? O sea, neskentzat beti dira kotxe-kapotak eta, eta mutilentzat edo... 

Onintza Enbeita. Uste dot gauza guzti horiek mahai gainean jarri behar direla, ez?: amatasuna bera, ama izateko dauden mila moduak, ez izateko dauden aukerak.. Eta gero, emakumeari karga hori kentzea. Eta hori, nik uste dut, guri, gizarte-moduan tokatzen zaigula, ez? Ama izan nahi ez duenak -berdin dio zein den arrazoia-  ba bere aukera da, eta inork ezin dio ezer leporatu.  

Kazetaria 1. Zalantzan jarri, ezta? 

Onintza Enbeita. Askotan esaten den moduan, ez? Niri esaten didate: "Klaro, zuk ez duzu ama izan nahi, ondo bizi zarelako" Aizu, niri ez holakorik leporatu. Ze berdin ondo bizi nahi du umeak egiten dituenak. Gauzak leporatzea bada asuntua, ba nik ama izan den bati leporatuko diot bera zaintzeko bakarrik ekarri dituela umeak, ez?  

Kazetaria 1. Jo, ezgaitasunagatik... Zentzu horretan denak gara berekoiak. Eta denok egiten ditugu gauzak gu geroni (geu)  zoriontsu sentitzeko.     

Onintza Enbeita. Ume bat, ume batek argi izan behar duguna da, hori, umea izatea izan behar dela aukera bat bizitzan, ez derrigor egin beharrezko gauza bat beste aukerarik izan ez duzulako... 

Kazetaria 3. Hor dago koska! 

Onintza Enbeita. ...edo errudun sentitu zarelako aukerarik izan ez dutenenagatik.  

Kazetaria 1. Gaur uste duzu askatasuna behintzat badagoela pentsatu ahal izateko, erabaki ahal izateko, Onintza? 

Onintza Enbeita. Askatasun gehiago dago. Eta adibidez, ba bueno, badaude zirkulu batzuk, lasai hitz egin dezakezunak guzti honi buruz, edo lasai onartzen dizutenak emakume batzuk ba ama izatea ez dela izan espero zutena. Orduan, nik uste dut hori, egin behar duguna dela... Orain askeagoak gara garai batean baino, baina oraindik ere gauza batzuk naturalizatu egin behar dira, ez? Ze dena epaitzen da. Esan nahi dut... 

Kazetaria 1. Bai. Egia da. 

Onintza Enbeita. ...emakumeon kasuan dena epaitzen da: ama izatea epaitzen da, ama ez izatea epaitzen da, ama izan eta bularra ematea epaitzen da, ez ematea epaitzen da, lana uztea epaitzen da, ez uztea epaitzen da... Orduan, hor oraindik pauso asko ditugu emateko.  

Kazetaria 1. Onintzak esan du -eta Onintza oraindik oso gaztea da- ez duela erabaki oraindik ere, ez dakiela ama izan nahi duen edo ez. Denbora daukazu, Onintza! 

Onintza Enbeita. Bizitzako gauza guztiak presiopean erabaki ditut, orduan hau ere holan izango da.

B2
2020-04-06
  • Onintza Enbeita
21816110
00:05:34
504