Haurrak berandu izaten ditugu

Gauza jakina da haur gutxi jaiotzen direla gure artean. Eta jaiotzen diren horiek, gainera, gero eta beranduago izaten ditugu: amatasun-adina 33,4 urtekoa da.

EITBko erreportaje labur honetan, aita eta ama batzuekin hitz egiten dute eta arrazoi batzuk ematen dituzte zergatik jaiotzen diren haur gutxi azaltzeko.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

AHOTSA. Faktore ekonomikoak eragina du Euskal Herrian haur bat edo gehiago izateko garaian.
AITA. Ez dugu bilatuko bigarrena eta hementxe geratuko gara.
AMA: Beste bat edukitzea nahi izango genuke, baina printzipioz ez dugu edukiko.
AHOTSA. Hala ere, Maria Silvestre soziologoak uste du ez dela oztoporik handiena. Emakumeak egungo gizartean duen rolak ere badu garrantzia. Euskal Autonomia Erkidegoan batez besteko amatasun-adina 33,4 urtekoa da. Haurrak berandu izaten ditugu, familia eta lana uztartzea ez delako erraza.
AMA. Nik murrizketa eskatu behar izan dut nire lanbidea eta nire etxeko giroa ba pixka bat lotzeko. Bestela, ezinezkoa egiten da.
AHOTSA. Jaiotze-tasa baxuaren arrazoietan bada hirugarren bat: gero eta bikote gazte gehiagok ez dute etorkizuneko asmoen artean haurrak izatea.

          Letra urdinarekin gaiarekin lotutako espresioak

B1
2018-01-23
16140336
00:00:51
1777