Amatasunaz
ETB 1eko "Ur Handitan" saioko bideo honetan, hiru amaren testigantzak entzungo ditugu: Nahia Alkorta, Itzea Urkizu eta Beatriz Egizabalen ahotik entzungo dugu nolakoa izan den ama izatean bizi izan duten eskarmentua.
Argi ikusiko dugunez, hirurak ez datoz bat amatasunari buruzko ikuspegian.
Nahia Alkorta Elezgarai. Nik badaukat, horrela, irudi bat oso argia. Nire lehengusua jaio zenean, etxera etorri zenean, nire izeba, ume txikiarekin besotan. Eta nik bederatzi urte nituen, eta irudi hori oso... oso presente daukat. Eta ni gogoratzen naiz, momentu horretatik aurrera irudikatzen nuela noizbait nik irudi hori errepikatuko nuela. Orduan, nik uste dut beti izan dela helburu bat, inoiz ez obsesio bat, eta niretzat, continuum horretan, ez?, bizitzaren aldaketa horietan, ba, zerbait intuitiboa izan da ama izatea.
Nik seme zaharrena 25 urterekin eduki nuen eta, eta jendearentzat oso goiz zen, ez? Baina niretzat momenturik egokiena zen, iruditzen zitzaidan guretzat guraso izateko momentu egokia zela. Hausnarketa hori oso... oso intuitiboa izan zen. Eta, eta nik asko gozatu nuen bide bat izan zen, eta gozatu dut hiru umeekin.
Itzea Urkizu. Egia da nik orain arte daukadan esperientzia labur honekin hau dela, ba, fondoko karrera bat, ez?, alegia, ohitzen zara, trukua harrapatzen diozu (tamaina/neurria hartzen diozu) zure egoerari modu batera eta ja, hori ondo d(ih)oanean, pum, de repente (bat-batean) umea beste fase batera pasatzen da eta dena da berria eta dena ohitzea. Orduan, beti daukazu hor alerta piztuta. Baina antzeko zerbait imajinatzen nuen. Niretzako izan da behintzat maitatzeko modu berri bat, baina beldurtzeko modu berri bat ere bai. Ba, azkenean, umeari zer gertatuko zaion, umea babesteko zera horrek, sentimendu horrek… Beldurtzeko beste modu bat.
Nahia Alkorta Elezgarai. Iruditzen zait daukagula amatasunaren irudi oso distortsionatua, bi extremoetara (muturretara). Batetik, ez?, irudikatzen dugu ama hori ondo jantzita, ondo orraztuta eta etxea txukun eta bazkaria prest daukan… ez? 60-70. hamarkadetako (60-70eko hamarkadetako) ama amerikar hori. Eta bestetik, daukagu ere super-heroiaren karga hori, ez? Amek egin behar dute gainera orain lana etxetik kanpo, garrantzia daukan postu batean, beraien haurrek dena ondo egin behar dute, eta abar. Orduan, niri iruditzen zait amek egin behar dutela ahal dutena. Hemen askotan iruditzen zaidalako espektatibak oso-oso altu markatzen dizkiogula gure buruari eta espektatiba horien atzetik ibiltzeak izugarrizko zama suposatzen duela, ez?
Beatriz Egizabal. Noski utzi behar duzula zu alde bate(ta)ra eta zentroa zure umeak izan behar du.
Esataria. Hori leporatzen zaio amari.
Beatriz Egizabal. Eskatzen zaio. Eskatzen zaio. Baina es que (izan ere) ni nago programatuta nik neure buruari eskatzeko hori. Eta joaten banaiz 15 egun oporretan nire lagunekin, nik torturatzeko neure burua. Ez ditut faltan bota. Zergatik? Bere aitarekin daudelako. Primeran daudelako, umeak oso ondo daude. Eta ni ere bai. Bueno, pues (bada): “date una dosis de culpabilidad por estar bien” (emaiozu zeure buruari kulpa-dositxo bat, ondo izategatik). Nire arazoa da nire barne-epailea. Horrekin egin behar dut borroka. Kanpokoak? (ezetz buruarekin). Eta horrek igual ere, hori igual ere amatasunak eman dit. Orain, nire barne-epailea, egia da, kanpoko epaileetaz (epaileez) osatuta dagoela. Klaro, o sea (jakina, alegia), daukat hemen “como un juicio sumarial todo el rato” (etengabeko sumario-epaiketa gisako bat). Eta ni naiz fiskala.
Itzea Urkizu. Gogoratzen naiz umea oso txikia zela, nola esan zidan emakume batek: “Baina nola damakizu (daramazu) hor, fularrean! Ito egingo zaizu eta!” Ba erditze-oste, orduantxe zen, umea jaio eta segituan, eta orduan sekulako mina eman zidan. Eta erantzun egin nion: “bueno, aber, nirea da, eta niri baino pena gehiago, niri baino min gehiago ez lidake, ez lizuke zuri emango, ez?, nire umea itotzeak. Badakit zertan ari naizen”. Eta erantzute hori ere ez dago ondo ikusia, noski! Ze(ren) erantzuten duena da ama histerikoa, ba, hormonak goraino dauzkan ama bat, eta abar.
Esataria. Eta zergatik uste duzu dela hain garrantzitsua amatasuna desmitifikatzea? Zergatik hori sanoa izango litzateke?
Beatriz Egizabal. Bueno, ba frustrazio eta kulpabilitate (etsipen eta erru-sentimendu) guzti horiek (horiek guztiak) alde bate(ta)ra uzteko. Dena da idealizazio bat. Eta ikusten dituzu pelikuletan, ez? Eta bale, adibide hauek. “Johnny tiene partido de beisbol” (Johnnyk beisbol-partida dauka), bere ama ez da iritsiko. Eta hori da drama guztia pelikulan. Johnny gaixoa! (gizarajoa) Eta azkeneko momentuan iritsi da bere ama beisbol-partidura (partidara), eta orduan ja ume horrek ez du trauma bat edukiko! E? claro (noski), bat-batean etortzen da, “es que (izan ere) joan behar duzu ikustea umeen danborrada ikastolara!” E? Zenbat urte? Eta zergatik ez zaude? Siesta nahi duelako bota. ¡Por favor! (Mesedez!). Porque (zeren) izango balitz lanerako… Gauza batzuk ulertzen ditugu, baina zuk zeure buruari entzuten diozulako, eta esaten duzulako “bueno es que (izan ere) ez d(ih)oa inora, ni, orain, zortzigarren urtez?” Pues, (bada), joan egiten zara.