Dokuteka
Isildu ez zirenak: Elizegitarrak
Historiako emakume bertsolarien berri eman nahi du ETB1eko "Hitzetik Hortzera" saioak. Urteetan itzalean egon diren hainbat emakumeren ahotsak bildu dituzte, bakoitza bizi izan zen garaiari ere erreparatuz.
Mikaela Elizegi, Joxepa Inaxi Elizegi eta Plazida Otaño bertsolariak ezagutu ditugu atal honetan.
Jatorrizko bideoa helbide honetan duzu ikusgai.
Eider Perez.- Etxean sagardorik ez zuten egiten eta sagardotegira joaten zen Joxepa Inaxi etxerako sagardo bila. Behin, batzuk zirikatzen hasi omen zitzaizkion bertsotan egin zezan eta hark honela erantzun zuen:
Joxepa Inaxi Elizegi sagardotegian
Ahotsa: Oihana Iguaran
Biolina: Gari Otamendi
Eskusoinua: Joxan Goikoetxea
Doinua: Maritxu nora zoaz
|
Gogorikan ez daukat, lotsa bestetikan, horra emakumea naizen partetikan; toriatzen banazue ederrak aditzeko zaute nigandikan. |
Gogorik(an) ez daukat, lotsa bestetik(an), horra emakumea naizen partetik(an); toreatzen banauzue ederrak aditzeko zaudete nigandik(an). |
Eider Perez.- Beste behin, sagardotegira sartu eta bi gizon bertsotan ari ziren: Pello Errotari buruz edo. Eta Joxepa Inaxik hala kantatu zien:
|
Bertsotan ari dira bi galtza-jario, bata Astigarraga bestia Antonio, jendia emen dago hoik diala merio, aita guriarentzat ez dute balio. |
Bertsotan ari dira bi galtza-jario, bata Astigarraga bestea Antonio, jendea hemen dago horiek direla medio, aita gurearentzat ez dute balio. |
Plazida Otaño
1867-1954-Zizurkil
Erantzun azkarrekoa
84 urterekin bere lehen bertsoa plaza publikoan, Pedro Mari Otañoren omenaldian.
Eider Perez.- Bertsolari bat baino gehiago duen familien beste adibide bat da Otañotarrena. Zizurkilgo Errekalde baserrian jaio zen Plazida Otaño, Joxe Bernardo Otaño eta Ignazia Odriozolaren alaba eta Pedro Mari Otañoren lehengusina.
Etorri handiko emakumea zen, erantzun azkarrak ematen trebea, eta horren adibide dira gaur arte iritsi zaizkigun bere zenbait bertso.
Hara Joxe Bernardo eta Plazida Otaño aita-alabek etxeko sukaldean izan zuten elkarrizketa. Plazida Otañok hemezortzi urterekin ezkontzeko asmoa zuela adierazi zion aitari eta dotea presta zezala, ezkonberriari gurasoek ematen zioten ondasuna, alegia.
Entzun ze ika-mika izan zuten
Aita-alaben arteko elkarrizketa
Plazida Otaño-Joxe Bernardo Otaño
Ahotsak: Eñaut Agirre/Oihana Iguaran
Biolina: Gari Otamendi
Eskusoinua: Joxan Goikoetxea
|
Ezkondu behar denala, ho(r)i den baloria! Hemezortzi urte den hire edadia. Pikara, gaizki hazi, lotsarik gabia, hik aberastuko naun, lehen banaiz pobria |
Ezkondu behar dunala, hori den balorea! Hamazortzi urte den hire edadea. Pikara, gaizki hazi, lotsarik gabea, hik aberastuko naun lehen banaiz pobrea.
|
Plazidak aitari ostera:
|
Aita, zahartu ta gero, garai hobia ez da, neska gaztiak ere badu bere kezka. Ilea zuriturik nobiorik ez-ta, orduan alperrik da soinua ta festa. (bi aldiz) |
Aita, zahartu eta gero garai hobea ez da, neska gazteak ere badu bere kezka; ilea zuriturik, nobiorik ez da, orduan alferrik da soinua eta festa. (bi aldiz) |
Eider Perez.- Aitari bakarrik ez, Txirritari ere bota zion erantzuna Plazida Otañok. Behin, etxe aurreko pagotxa ebakitzen ari zen Plazida eta Txirrita inguratu zitzaion bertsotan.
Entzun zer esan zioten elkarri:
Txirrita eta Plazida Otañoren arteko elkarrizketa
Eñaut Agirre:
|
Gauz bat esango dizut modu ondraduan, noski ez naiz hasiko hemen endreduan. Nonbait egongo zara aldarte eruan, gaur horrela zabiltzanean udako beruan, ez da atsegin izango zure inguruan. |
Gauza bat esango dizut modu ondraduan, noski ez naiz hasiko hemen endredoan. Nonbait egongo zara aldarte eroan, gaur horrela zabiltzanean udako beroan, ez da atsegin izango zure inguruan. |
Oihana Iguaran:
|
Arrazoi horrek badu bere pare zera, konprenituko dezu mutila bazera. Udarako beruaz kejatzen al zera? badezu atzera, fraile sartu zintezke |
Arrazoi horrek badu bere pare zera, konprenituko duzu mutila bazara. Udarako beroaz kexatzen al zara? baduzu atzera, fraile sartu zintezke |
