Nola esan 'postureo' euskaraz?

Zabaltzen ari den esamolde horren euskarazko 'plantak egitea' lehenetsi du Arejita euskaltzainak.

Testuinguru landuetarako, 'iduri egin' edo 'iduri egite' ere egokitzat jo ditu Euskadi Irratiko Faktoria programan.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
MAITE ARTOLA KAZETARIA.- Adolfo Arejita agurtuko dugu. Adolfo, egun on!
ADOLFO AREJITA.- Egun on, bai.
MAITE ARTOLA.- Jakingo duzu aurreko astean Kataluniako buruzagi independentistak Kataluniako Parlamentean nola izan ziren 155. artikuluaren aplikazioari buruzko Ikerketa batzordean deklaratzen, eta han Dolors Bassa sailburu ohiak esan zuen “ez zaizkiela postureo borrokak komeni; elkarrizketan aurrera egiteko garaia dela”. Eta gorde genuen hitz hori zure zakurako.
ADOLFO AREJITA.- Postureoa bai. Bueno, batetik esan, hitz berri samarra dela, ezta? Zu bazoaz hiztegietara, orain hamarkada batzuetako hiztegietara, eta ez duzu aurkitzen postureo hitza eta, are gutxiago, posturear aditza. Hau da, esan nahi dut, esango nuke, politika-mailan edo politika-mailan garatu den, batez ere hor, bideratu den hitza dela, ezta? Nahiz eta atzean, ba, zera, postura hitz bat izan oso arrunta eta ezaguna dena. Eta kuriosoa da azken batean, RAEk -Real Academiak (Española) ere–, ba, ez duela aintzat hartzen edo ez du kolokial-mailatik kanpo, ba, ez dio estatusik ematen, ezta? Ez.
Gero badago beste erakunde bat eta da Fundeu, eta Fundeuk pixka bat kolokial, herri-hizkuntza erabilerari arreta gehiago jartzen dio arauaren gainetik, ezta? Eta hor bai aipatzen dira bata eta bestea, bai postureo eta bai posturear, ezta? Bueno, hori pixka bat sarrera gisa, ezta?
MAITE ARTOLA.- Bueno, RAEk ez du onartzen, baina, egia esan, ondo asmatutako hitza da hau, ez?
ADOLFO AREJITA.- Bai, dudarik gabe, dudarik gabe. Nola ez da izango ondo asmatutakoa!, eta, gainera, gehiago esango nuke: hizkuntzaren –kasu honetan gaztelaniaren beraren– bizitasunaren eta dinamismoaren ezaugarri garbia dela esango nuke. Beste hitz askorekin gertatzen den gauza bera gertatzen da hitz honekin ere, ezta? Eta gertatzen dena da betiko hitzak, nolabait esateko, ez dakit fingimiento edo… holako beste hitz asko daude, ez dakit, artificio, afectación, simulación… horiek ez duten beste punttu bat ematen diote hitz honi, ezta? Edo beste adierazkortasun bat, eta horregatik garatu du hizkuntzak eta, batez ere, horregatik izan du harrera, ezta? Hau da, zergatik hedatu da hainbeste? Ba, ez da kontu bat, hola, kapritxozkoa. Nolabait, errotu delako, sustraitu delako gizartean, ezta?
MAITE ARTOLA.- Euskaraz badu baliokiderik?
ADOLFO AREJITA.- Bueno, ni ibili naiz aztarka, beti bezala, ba ia tradiziotik zer egokitzen den honetarako, eta hizkuntza esan dezagun tradiziokoan badira itxura hitzarekin, ba, itxura egin edo pluralez itxurak egin. Aditz bezala gehiago erabiltzen dugu izen abstraktu gisa baino, ezta? Edo antz egin edo antzak egin.
MAITE ARTOLA.- Plantak egin ere esaten da, ez?
ADOLFO AREJITA.- Plantak, ezta? Bai, bai. Plantak egin Gipuzkoan ere hainbat esaten da, ezta?
MAITE ARTOLA.- Bai, orain ari nintzen pentsatzen.
ADOLFO AREJITA.- Bai, ni ere horretan nago. Eta bazoaz Orotariko Hiztegira eta plantak egin horrek ez dauka tradizio idatzi askorik. Zer gertatzen da? Ba, hizkuntza mintzatua eta idatzia bakoitza beren bidetik doazela askotan, ezta? Baina kolokiala denez postureo eta posturear, niri ere iruditu zait, agian gaur egun, kolokialtasun edo herri-hizkera horretatik plantak egin edo plantak egitea, ba, perifrasi egokia litzatekeela. Batzuetan konposaturik ere erabiltzen da, esate baterako: “Horrek tonto-plantak egiten ditu” edo “Horrek eder-plantak egiten ditu”.
MAITE ARTOLA.- Edo haserre-plantak edo negar-plantak.
ADOLFO AREJITA.- Bai, ezta? Gero bazoaz hiztegietara eta dena da -keria, ezta? Zorioneko gure –keria, ba, itxurakeria, zurikeria, toleskeria eta holakoak, ezta?
MAITE ARTOLA.- Itxurakeria da hiru bat entzulek proposatu digutena.
ADOLFO AREJITA.- Bai, baina, klaro, hiztegian ageri da, hiztegietan ageri da. Zergatik? Ba, hiztegien joera hori delako. Dena dela -keria horrek ere badauka beti kutsu negatibo bat, hau da, ezkortasun- edo gaitzespen-puntu bat, eta beti ez dakit hori dagoen, ezta?
Bada beste bide bat neutroagoa litzatekeena eta da itxura egite edo antza egite edo iduri egite. Iduri egite; iduri egin. Hau ere Iparraldean edo Nafarroako partean gehiago erabiltzen da, ezta?, iduri egin; ba, gauza bera esateko, ezta? Baina hitz oso polita da eta euskararen barrukoa.
Eta gero, amaitzeko, esango nuke batzuetan adberbio gisa erabiltzen dugun, zeozer egitea, zera, por postureo edo postureo gisa. Eta hor badago sartaldeko –rren atzizkia, kausal-modala dena-, eta Markina aldeko adibide batekin hornituko nuke, ezta? Ba, “Itxurarren baino ez bada ere –emazteak esan zion gizonari- egizu elizara agertu bat gutxienez”. Gaur elizara ez joatea guztion norma da, baina aldi baten hori bekatu larria zenez, horregatik “itxurarren egizu”.
MIREN ARTOLA.- Zu, esan dizkiguzun guzti hauetatik, zuretzat zein da postureo egokien definitzen duena?
ADOLFO AREJITA.- Ba, sartaldeko ikuspegitik edo euskararen Gipuzkoa-Bizkai parte horretatik, nik esango nuke, plantak egin, plantak egitea dela pixka bat, hola, indartsuena. Gero, bestetik, hola, landutasun itxura batetik, iduri egin, iduri egite ere oso bikaina begitantzen zait.
C1
2020-02-05
  • Arejita , Adolfo
21456835
00:05:38
1239