Nola esan "gilipollas" euskaraz?

Adolfo Arejita euskaltzain eta hiztegigilea saiatu da hitz horren baliokide egokiak proposatzen.

Arejitak zenbait hitz eta hitz-kate aipatzen ditu holako espresioak esateko euskaraz erabiltzen ditugunak: potrozorri, lerdo...


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
AZETARIA.- Adolfo Arejita, egun on!
ADOLFO AREJITA.- Egun on, bai.
KAZETARIA.- Joan den astean sortutako zalantza batekin gatozkizu gaur.
GRABAZIOA (ARITZ AGIRRE).- “Maite, nola esaten da “gilipollas” euskaraz? (barreak). “Astopito” ikusi dut baina (barreak) ez dakit zehatza den…
KAZETARIA.- Hau Arejitarentzat, hau Arejitarentzat doa”.
KAZETARIA.- Osasunaren [futbol-taldeko] zuzendaritzaren kontrako epaiketa dela-eta. Nola esan behar dugu “gilipollas”?
ADOLFO AREJITA.- Galdera maltzurra.
KAZETARIA.- Bai, oso.
ADOLFO AREJITA.- Maltzurra. Esan nahi dut, eske, “gilipollas” esateko, batetik, esan dezagun…
KAZETARIA.- Euskaltzaindiko kide baten ahotan zein gogorra den, e? (barreak) Biraoak entzutea euskaraz.
ADOLFO AREJITA.- Kalean danerik (denetarik) erabiltzen da, ezta? Bueno, ba… batetik, hitz moderno samarra dela esango nuke, ba, beste bat, ba, “makarra’ esatea bezala, ezta? Ze “rufián” eta “macarra” sinonimoak dira eta “gilipollas” eta “necio” edo “estúpido” ere sinonimoak dira. Kontua da, pertsonei zuzendutako iraina dela, ezta? Pertsonei, modu nahiko gordinean, ezta? Eta har kutsua –matxismo esan behar da edo “ar” esanda nahikoa da?-
KAZETARIA.- Hori zuk esango didazu.
ADOLFO AREJITA.- Ar kutsua gehiago duela esango nuke, ba, eme kutsua baino, nahiz eta emakumeei zuzendurik ere erabiltzen den. Bueno, zeintzuk izango lirateke… ze klaro, hemen errepertorio ikaragarria daukagu, Maite, ezta hala?
KAZETARIA.- Bai.
ADOLFO AREJITA.- Ba, zer esan daiteke zer dela hori esateko? Ba, hitz leunak? Ba, “ergela” edo “kaikua” edo “leloa”, “memeloa”, “kokoloa”, “tontoa”, “lerdoa” (nik txikitan asko entzuten nuen hitza).
KAZETARIA.- Bai, esan zigun entzule batek “pepelerdoa” esaten zuela.
ADOLFO AREJITA.- Bai, “pepelerdoa”. Eske “pepelerdoa” da geminatu semantikoa, hau da, esanahi bera duten bi elkartuta erabiltzea, ezta? “Txotxoloa” ere bai, “txoroa”, “txoralda”, “kirtena”. Eta emakumeenak, ba, gutxiagotan aipatzen dira baina, klaro, batez ere sartaldean, -o amaierakoak -a bihurtzen ditugu gaztelaniazko femeninoaren bitartez, ezta? Eta esaten dugu, ba, ez dakit: “mamala”, “kokola”, “txatxala”, “txotxola” eta holakoak, ezta? Bueno, azken baten…
KAZETARIA.- Horiek leunak iruditzen zaizkizu…
ADOLFO AREJITA.- Leunak ez dakit diren, hauek ez dira hain leunak, hauek dira nahiko markatuak dira, batez ere, bigarren sail honetakoak eta, bide batez esateko, sexuarekin lotuta daude, ze askotan, sexuarekin lotutako hitz batzuk goxoak dira, esate baterako: “potxoloa” edo “potxola” esaten diogunean ume bati, ba, hitz goxoa eta afektiboa da. Baina “txatxala”, “mamala” esaten dugunean, ba, beste zerbait esaten gagoz (ari gara) edo “astopito” esaten dugunean, ezta? Klaro, “gilipollas” horren indarra duenik, zein? Ba, bueno, estrategia diferenteak daude eta bat da, bat da, bueno, niri hau burura etorri zitzaidan galdera hau egin zenigutenean, ba, “potrozorri” esate baterako: ez da gauza berbera baina potrozorria da ladilla (barreak) baina oso, oso hitz indartsua da eta leku askotan -sartalde honetan behintzat asko erabiltzen da hori- eta, batzuetan, adjektiboz indarturik ba “potrozorri hori” edo “potrozorri garbia” edo “galanta” edo holakoak sartuz gero, eta badira beste holako hitzekin indargarri gisa erabiltzen direnak eta ezagunak dira. Bata da “madarikatua”, beste bat da “arraioa”, beste bat da “gogaitua”, beste bat da “deabrua”. Esate baterako, “inuzentea”: inuzentea ez erdaraz esaten den “inocente” zentzu horretan, ez bada, ba, “tonto garbia” dela esateko norbait –hori erabiltzen da, ezta?-. Baina “inuzente madarikatua” esaten dugunean, edo elizan bedeinkatzen den, ba, “hostia” hori adjektibo modura erabilita ere, eta erabiltzen da, “arraioa” ere erabiltzen da, “inuzente arraioa”: azken batean indartzen ari gara, ezta? “Nazkantea” ere bai (barreak), horrek guztiak.
KAZETARIA.- Adierarik gogorrenak hartuz gero, hor ia-ia “gilipollas” baino gogorragoa ateratzen da, e?
ADOLFO AREJITA.- Bai, bai, bai, bai…
KAZETARIA.- “Potrozorri” eta gero erantsi nahi duenak "madarikatu", "inuzente" edo elizan ematen dutena eta oraindik eta, ez? are indartsuago geratu liteke iraina.
ADOLFO AREJITA.- Bai, bai: dudarik gabe!
KAZETARIA.- Adolfo Arejita, gaur zortzi arte!
ADOLFO AREJITA.- Bai, ondo izan!
Denbora baterako Relacionador de contenido ez dago erabilgarri.
C1
2020-01-30
Denbora baterako Relacionador de contenido ez dago erabilgarri.
21418638
00:04:09
3216