Zaleen arteko anaitasuna, haurridetasuna...

Athletic eta Realaren arteko partidua dela-eta, nola esan bi taldeetako zaleen arteko giza harmonia horri?

Adolfo Arejita euskaltzainak zenbait aukera eskaintzen ditu ideia hori adierazteko, anaitasuna hitza baztertzeke.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

MAITE ARTOLA KAZETARIA. Adolfo Arejita, egun on.
ADOLFO AREJITA EUSKALTZAINA. Egun on.
MAITE ARTOLA. Ari ginen Athletic eta Realak jokatuko duten Kopako finalaren harira, joan den ostiralean, eta esan zigun entzule batek: “Bi taldeetako zaleen arteko anaitasuna edo ahizpatasuna aipagai izan genuenaren harira esaten zuen: anaitasuna, ahizpatasuna, nebatasuna eta arrebatasuna laburbiltzeko, hitz ederra dago euskaraz: haurridetasuna”.
ADOLFO AREJITA. Bai. Hitz ederra dago, baina ez du gizarte-mailan oihartzun handirik, nolabait esateko, ezta? Hitzik zabalena, zaharrena, hedatuena, eta azken batean beste hizkuntza batzuetakoaren kidea da, hau da, anaitasuna. Aldizkari bat ere izan genuen, gero, Iruñea partean ere kirol-talde bat ere bai. Eta fraternité edo hermandad, edo nahi duzun horretarako, ezta? Hau da, lehenengo egunean ere Aita Santuaren kontuan ibili ginen bezala, klaro, gauza bat da anaiak gizonezkoak izatea, baina “anaitasuna” eremu zabal batean sartzen da. Trasladatu daiteke hortik “haurridetasun” izatera, eta Iparraldean erabili izan da gainera, ezta?: “euskaldunen haurridetasun osoa” eta horrelakoak erabili izan dira, erabili izan dira. Baina ni eszeptiko-mailan naiz.
Eta bestetik, zergatik jo behar dugu beti odoleko senidetasunarekin lotutako hitz batera ba adierazi nahi den kontzeptu horretarako, ezta? Beste hitz bat bada, eta genero bikoitza duena, eta da “lagun”. Eta “lagun” horretatik “lagunartea”. “Lagunartea” askok erabiltzen dugu. Edo “laguntasun”. Orduan, “lagunarte ederrean edo atseginean, edo goxoan ba Sevillako Cartujan egongo direla Athleticzaleak eta Errealzaleak” esatea ere ondo legoke, ezta? Edo bada, baita ere, “elkar” pronombrea (izenordaina), ezta? Eta “elkartasun” hitza azken baten generorik gabekoa da, ezta?: “elkartasun-giroan bizi”. Edo nahi izanez gero, ba Axularrek behin hola idatzi zuena: “Konpainia ederrean zegoela proposatu ziotela Gero saio-liburua idaztea”, ezta? Aukera diferenteak dira, baina derrigor jo behar al dugu… “Haurridetasun” ondo ikusten dut, baina ez dakit behar adinako oihartzunik izango lukeen, ze “haurrideak, neba-arrebak edo anai-arrebak” izateko, batez ere Iparraldeko erabilera da, Iparralde edo Nafar Iparraldeko parte horretakoa. “Senide” ere badugu, senide ere: “Zazpi senideko famili batetan…”(kanta) eta... “Senideak” neba-arrebak esateko.  
MAITE ARTOLA. Senidetasuna, hortaz.
ADOLFO AREJITA. Senidetasunak parentesco adiera du behinola zaharretik, behinola zaharretik, ezta? Orduan eremu hori, nolabait, okupatuta dago. Orduan, “haurridetasun” ondo, baina zergatik kendu behar dugu “anaitasun”? Nik ez dut hain argi ikusten.
MAITE ARTOLA. Um. Um. Iñakik ere horrela egiten zuen buruarekin. Hor utzi dugu pentsatzen.
IÑAKI GALDOS TERTULIAKIDEA. Ez. Ados nago, Ados nago, ze Xalbadorren bertsoa, ez? “Anai-arrebok, ez, otoi, pentsa”. Ez ziren bere odoleko senideak baina nik uste “anaia eta arreba” eta horiek erabiltzen direla nahiz eta senideak ez izan, ez?
ADOLFO AREJITA. Bai. Bai. Eta azken batean hori prediku-mundu horretatik dator. “Arreba maiteak” ere bai. “Arreba maiteak” esaten duen hizlaria gizonezkoa da. “Ahizpa maiteak” moja-komentu batean, adibidez, esan ahalko luke zera batek, buru egiten duen moja batek, ezta?               

C1
2020-03-10
  • Arejita , Adolfo
21649049
00:03:39
245