Zomorrotu

Liburu hau bost istoriok osatzen dute. Istorio bakoitzak dauka bere protagonista eta haren ikuspegia baina liburuan aurrera egin ahala denak nahasten joango dira euren traba, obsesio eta desira ezberdinekin. Atzean, pertsonaia denak batzen dituen puntua; izan nahiko genukeen horren eta izatea lortzen dugun horren arteko amildegi handia.

EGILEA: Aintzane Usandizaga

ARGITALETXEA. elkar

ARGITALPEN URTEA: 2023

 

Liburuaren aurkezpen-bideoa ikusteko, hemen klikatu.

 

Hona pasarte bat (11.or):

In corpore sano

- Joseba!

Bere izena adituta ere, denbora hartu du Josebak kutxazainetik dirua ateratzekko, pantailako laukitxoak behar baino geldoago sakatuz. Izan daitezela haiek beregana hurbilduko direnak. Billeteak pausaz tolestu eta poltsikoan sartu ditu, txikienetik handienera. Ez zaio diru-zorroa eramatea gustatzen: papera patrika batean, ttxartelak bestean eta txanponak sukaldeko potoan. Horixe izan da bere sistema azken hogeita hamar urteetan.

- Aspaldiko! Zer moduz?

Ana izan da bi musu ematera hurbiltzen lehena; atzean geratu dira Iñaki eta Irati, motxilak soinean, kirola egin osteko aurpegi zurrupatuak berari begira.

Orrialdeak: 164
B2
2023-05-25
30332635
939