Dokuteka
Agerraldia 1 Atala 12
MAITE: Bota galdera.
AITA: Zure ama da... Azkenaldi honetan ez dakit zer dabilen.
MAITE: Hori ez da galdera bat.
AITA: Badu zerbait.
MAITE: Zer, ordea?
AITA: Ez dakit, ez dakit...
MAITE: Zer pasatzen da, ba? Aizu, aita, begiratuko al duzu aurrera, mesedez? Berdin-berdin entzungo dizut...
AITA: Kezkatuta nago.
MAITE: Kezkatuta zu?
AITA: Ez naizela txantxetan ari, Maite!
MAITE: Esazu, ba! Behingoagatik! Zortzi eta erdietan hasten zait lehen klasea, eta esan beharrekoa esazu..., baina azkar!
AITA: Karta bat jaso dut.
MAITE: Ooo!
AITA: Benetan.
MAITE: Faktura bat.
AITA: Ez, ez; askoz ere okerragoa.
MAITE: Tira! Faktura baino karta okerragorik izaten al da?
AITA: Bai.
MAITE: Eta karta horrek ba al du amarekin zerikusirik?
AITA: Nik nahi baino gehiago...
MAITE: Amaren karta bat delako...
AITA: Ez, maitea, ez; amarentzako karta bat delako.
