Dokuteka
Agerraldia 1 Atala 11
AITA: Maite, galdera bat egin behar dizut.
MAITE: Dirurik ez!
AITA: Diruarekin ez dauka zerikusirik; galdera bat da.
MAITE: Pertsonala ala profesionala?
AITA: Pertsonala.
MAITE: Ezta hitzik ere, nire abokatua aurrean ez dagoen bitartean!
AITA: Txantxarik ez! Orain serio ari naiz.
MAITE: Kontu gero muturtu, gizon! Baina begira ezazu aurrera, mesedez!
AITA: Amari buruzkoa da.
MAITE: Orduan, ez da pertsonala.
AITA: Amari buruzko galderak ez al dira pertsonalak?
MAITE: Nire ala zure amari buruzkoa?
AITA: Nire amari ez, zure amari... Ez nazazu nahastu, Maite; zure amari buruzkoa da.
MAITE: Ba, hark ere sosik ez daukala uste dut. Ai, oraintxe gogoratu, gainera, hark ere gaur izango zuen entrebista, eta etxetik irten aurretik ez diot ezertxo ere esan.
AITA: Zer entrebista?
MAITE: Pertsonal horietakoa, ez dakit zer lanetarako.
AITA: Norekin?
MAITE: Nik zer dakit, ba? Lantoki bateko bururen batekin izango zuen. Nola izaten dira gauza horiek?
AITA: Ez dakit.
MAITE: Egia, zuk ere ezin jakin, lan bila ez zara inoiz ibili eta!
AITA: Lan bila dabil, orduan?
MAITE: Hala dirudi, bai!
AITA: Izango da tartean beste zerbait.
MAITE: Zer esan nahi duzu?
AITA: Ez, ezer ez.
MAITE: Bai, hori esan duzunerako zerbait bai!
AITA: Ezetz, ba!
MAITE: Orduan, zergatik hitz egiten duzu alfer-alferrik?
AITA: Nik ez dut alferrik hitz egiten!
MAITE: Nik sinistu!
AITA: Kaka! Galarazi nauzu orain ere!
MAITE: Nik?
AITA: Bai, zuk! Eta beti berdin gara, gainera. Gai bati buruz hizketan hasi, eta zertan ari naizen ez dakidala bukatzen dut.
MAITE: Eta nik al dut horren errua?
AITA: Ez dakit.
