detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 1 Atala 5

Gela batetik irratiko albisteak iristen dira. Ez dira oso garbi ulertzen, baina irratiko soinua dela ondo antzematen da.

MAITE: Amona esnatu dela dirudi, e?

AITA: Hemen izan da.

MAITE: Eta ezagutu al zaitu?

AITA: Kia! Azken aldi honetan ez nau ezagutu ere egiten.

MAITE: Harritzekoa da zurekin beti horrela izatea!

AITA: Tabernan zegoela uste, eta gosaria prestatzeko eskatu ez dit, ba!

MAITE: Eta?

AITA: Sukaldaria beharko zuela esan diot...

MAITE: Hori esan gainetik! Hor etorriko zait gero sukaldari eske...

AITA: Horretan geratu da!

MAITE: Ederki gaude! Beno, eta zer? Digestioa egin arte mugitzeko asmorik ere ez?

AITA: Aizu, politta, zure zain nengoen, e!

MAITE: Bapo gosalduz, ezta?

AITA: Zer nahi duzu, ba! Dena dela, zu prestatu zain.

MAITE: Bale, aita! Ez gaitezen hika-mikan hasi. Noiz eta gaur, gainera. Gaur juxtu-juxtu!

AITA: Arazoren bat?

MAITE: Betikoak, gutxi gorabehera!

AITA: Zuk ere bai?

MAITE: Ba, bai!

AITA: Hain gaztea eta!

MAITE: Gazteena izana ni ere, aita! Hogei urte... eta urteak adina arazo bai oraintxe ere... bat bestearen atzetik!

AITA: Neroni kezkatu behar nauzu!

MAITE: Garai ederrean!

AITA: Zertarako nagoela uste duzu?

MAITE: Nire arazoak konpontzeko ez, behintzat.

AITA: Askotxo esatea izango da!

MAITE: Ez, ba! Gutxitxo esatea da. Zu zara nire lehen arazoa, bigarrena ama eta hirugarrena amona. Tira, goazen berandutu baino lehen! Inguru honetan utzi al duzu kotxea?

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

C1
2005-08-13

x61pRelaContWAR

20653861

x61pViewCountWAR

864

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR