detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 9 Atala 2

AMONA: Hara, ez dakit, ba, neu nintzen; eta, hala banintz ere, ez naiz akordatzen!

MAITE: Eta nik sinistu? Hara; nahikoa dugu, e, amona; nahikoa dugu! Lehen esan dizut... ez duzula ezer esan nahi? Ba, kitto! Eskubide osoa daukazu. Aizu, aizu, eta... nondik dakizu, gainera, zuk nik ikusi zintudala eta guzti horren berri?

AMONA: Zure lagun horrek esanda.

MAITE: Nork? Txarok?

AMONA: Ez, beste mutil horrek... Nola du, ba, izena?

MAITE: Txemak?

AMONA: Bai... beno, hainbeste "txe"rekin nahastu ere egiten naiz, baina... Txema hori izango zen, bai.

MAITE: Horrek ere hobe luke batzuetan...

AMONA: Nik galdetutakoa erantzutea besterik ez zuen egin. Jator askoa mutila! Eta planta onekoa, gainera!

MAITE: Bai pelma galanta ere.

AMONA: Zerako pelma!

MAITE: Bere inbentu zahar horiekin beti... aberastu behar duela eta aberastu behar duela.

AMONA: Hara, ikusten? Aberastu egingo da, gainera, hori oraindik... aberastu, berandu baino lehen. Ikusiko duzu!

MAITE: Nongo horoskopotan irakurri ote duzu!

AMONA: Ez dago horoskopo beharrik. Gauza horiek ikusi egiten dira.

MAITE: A, bai! Ez dizu zuri trastada handirik egingo, ez, bistak!

AMONA: Zuk egin kasu amonari.

MAITE: Nik egin beharko dizut bai, berriz ere, zuk ez didazu egingo eta! Beno, orain, behintzat, banoa.

AMONA: Ez al duzu ikasi behar?

MAITE: Ez, gero.

AMONA: Eta nora zoaz, ba, orain?

MAITE: Norabait ba al noa, ba?

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

2005-08-13

x61pRelaContWAR

20653328

x61pViewCountWAR

602

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR