detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 10 Atala 12

Telefonoak "riiiing". Maitek hartu du.

MAITE: Bai, esan!

CAROLINA: Maite?

MAITE: Bai. Nor da?

CAROLINA: Kaixo, Maite! Carolina naiz.

MAITE: A, arratsalde on!

CAROLINA: Ama hor al da?

MAITE: Ba, bai, hemen da... baina ez duzu berarekin hitz egiterik lortuko.

CAROLINA: Zer du, ba?

MAITE: Ba, bihotza. Oraingo honetan bihotza. Salto eginda noiz baino noiz aterako ote zaion edo.

CAROLINA: Baina zer, ordea, juxtu-juxtu?

MAITE: Ezer asko ez! Aitarekin eztabaidaren bat edo izan omen duela, eta badakizu nola jartzen den.

CAROLINA: Jesus! Lehengoa gutxi ez dela...

MAITE: Beno, ezagutzen duzu... nik esan gabe ere! Orain momentuan, behintzat, bihotzekoak noiz emango zain dago. Eman behar diola eta eman behar diola...

CAROLINA: Ba, egia esan, ez nuen joateko asmorik, baina ez dakit... oraintxe bertan joatea izango da onena!

MAITE: Ez zaitez molestatu! Biharko pasako zaio, bai!

CAROLINA: Ez. Energi ekitaldirik gabe ez oraingo honetan, Maite. Saio txikiren bat bederik beharko du!

MAITE: Bai, beste saio baterako dago, ba, oraintxe!

CAROLINA: Zuk ez duzu sinistuko, baina ikusiko duzu. Beno, zuk ez esan deitu dudanik. Segituan hor naiz.

MAITE: Nahi duzun bezala.

Telefonoa eskegi du.

MAITE: Energiak eta alergiak! Beno, beno, bakoitzak ikusiko du zer egiten duen. Gutxienez, Carolina etortzen bada, amonaren bila hasteko moduan izango naiz.

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

2005-08-13

x61pRelaContWAR

20652982

x61pViewCountWAR

592

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR