Dokuteka
Agerraldia 10 Atala 8
Euria ari du oraindik, baina askoz ere arinago.
CAROLINA: Maria Teresa! Eee! Maria Teresa? Nora zoaz baina, emakumea, egiten duen eguraldiarekin? Jesus, Jesus... nola ausartu zara kalera irtetera? Tira! Sar zaitez nire aterki azpian, biok erdi bana bustitzea hobe izango dugu eta...
AMONA: Milesker, andereño! Ez da, ba, oraintxe lan erraza ni bezalako amona batentzat zu bezain gazte presturik aurkitzea!
CAROLINA: Maria Teresa, mesedez! Zertarako gaude lagunak? Elkar laguntzeko, ezta?
AMONA: Ui, lagunak... fida zaitez gaur lagun askorekin! Oraintxe egon naiz batekin... Ederra laguna!
CAROLINA: Zer du, ba, zure lagun horrek?
AMONA: Zer duen? Sinistea ere! Hara, garbi esanda, baina zuri bakarrik gero, e!, uste dut ni baino lagun handiagoa duela nire senarra! Eta ni gaur arte konturatu ez.
CAROLINA: Zure senarraren gaztetako lagunen bat edo...
AMONA: Gaztetako laguna? Hobe bai! Ez dira bi urte izango elkar ezagutu zutela! Izan ere... begira, behin hasiz gero... Aizu, nora zoaz zu? Ni horra aldera noa.
CAROLINA: A, ba, aparteko zereginik ez daukat, eta lagunduko dizut.
AMONA: Atsegina emakumea!
