detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 15 Atala 4

MAITE: Zer, amona? Zutaz aparte, zer?

AMONA: Esan nahi dut... Txemaren aitona ez dela horrelakoa, edonorekin ibiltzen den horietakoa... Gizon prestu askoa da!

TXEMA: Nik ez dut ezetzik esan!

AMONA: Hobe luke Robert Redford edo dena delako horrek zure aitonaren gizatasuna balu!

MAITE: Dudarik ez dut egiten, amona! Baina... zergatik zabiltzate biok ezkutuan? Hori da ulertzen ez duguna!

AMONA: Aizu, hori guk adina jakin nahi izatea da, e!

MAITE: Beraz, elkarrekin zabiltzate!

AMONA: Beno...

TXEMA: Nik badakit zergatik dabiltzan ezkutuan... Nire gurasoengatik!

AMONA: Beno, alde batetik hala da! Badirudi grazia gutxi egiten diela zure etxean aita norbaitekin dabilela jakiteak... baina, beno, niri bost axola!

MAITE: Orduan, zuk zergatik ez diguzu inoiz ezer esan etxean?

AMONA: Nori esan? Inork kasurik egiten al dit, ba, niri etxe honetan?

MAITE: A! Nik ere ez!

AMONA: Zuk? Nahi duzunean... ezta ere, komeni zaizunean, orduantxe!

MAITE: Horretan biok berdin gaude!

AMONA: Beno, kitto! Eta, bestalde, Maite, esan beharrik ez daukat: zure amak ez jakitea nahiago nik!

MAITE: Zer uste duzu esango dizula amak? AMONA: Zer esan? Ez dakit ezer itxurazkorik esaten asmatuko lukeen, baina... kapaz da hura ni telebistarekin burutik behera jotzeko, edo... etxetik kanpora botatzeko ere...

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

2005-08-13

x61pRelaContWAR

20651607

x61pViewCountWAR

725

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR