Dokuteka
Agerraldia 14 Atala 5
CAROLINA: Beno, eta izenik edo jartzen al du nonbait?
AMA: Ez ba jartzen, Carolina! Izen zehatzik ez, behintzat! Batzuetan "Zure erromantikoa", bestetan "Zuk dakizun horrek"... denak horrelakoxe firmak! Baina izenik... izenik inon ez!
CAROLINA: Ba, ez digu lan samurra jarri!
AMA: Dena dela, nik jarri diot izen bat.
CAROLINA: Zer izen?
AMA: Horazio!
CAROLINA: Horazio? Ora pro nobis... Itsusia izena!
AMA: Polit askoa da! Zoragarria, niretzat behintzat!
CAROLINA: Beno, beno... lehen ere Pedro izeneko batekin ezkondu zinen behintzat eta!
AMA: Ba, hau... Horazio!
CAROLINA: Okerrena da... nondik nora bilatzen hasi?
AMA: Ba, ez dakit aurkitzerik ere nahi dudan, Carolina.
CAROLINA: Isilik zaude! Zergatik ez duzu, ba, aurkitu nahiko?
AMA: Ba, kontxo... askotan aurpegirik ezagutzen ez diezun maitasun horiek direlako maitasunik eztienak. Ez dakit nola esplikatu... Azken batean, Carolina, ba... bere kartak dauzkadan bitartean, nik nahi bezalakoxea imajina dezakedalako. Horixe! Aski ditut nik haren karta samur horiek bere maitasuna gozatzeko.
CAROLINA: Bai, baina...
AMA: Begira, hainbeste denbora elkar ezagutu gabe egin badugu, zer axola dit, ba, niri beste pixka batean ere horrela jarraitzeak?
CAROLINA: Bai, hori ere hala da.
AMA: Niri poz ederra eman dit, behintzat, gizajoak!
CAROLINA: Baita niri ere. Denoi eman poz, Maritere, denoi! Baina, bihotza, mugituko al gara hemendik? Izozten ere ari naiz oraintxe banku honetan eserita!
