Dokuteka
Agerraldia 14 Atala 6
AMA: Ai! Zer uste duzu? Propio ekarri zaitut hona.
CAROLINA: A, bai? Propio?
AMA: Propio, ba, Carolina! Idatzi dizkidan karta guztietan, bereziki parkean ikusten nauenean pozten dela esaten dit Horaziok. Pentsatuko duzu, ba, ez diodala ilusio hori kendu nahi?
CAROLINA: Beraz, ezin oso urruti ibili. Ea hementxe bertan dagoen, gainera!
AMA: Ez dut uste, leihoren batetik begira ez badago, behintzat.
CAROLINA: Litekeena hori ere.
AMA: Ba, pentsa zer-nolako poza emango diodan, berriro ere hemen naizela ikusten badu!
CAROLINA: Bai... baina, Maritere, gauza bat... Ez gaizki hartu, e, baina... parkean ikusten zaituenean pozten dela esan al duzu?
AMA: Bai, bereziki parkean ikusten nauenean...
CAROLINA: Eta... zu noiz etortzen zara, ba, parkera?
