detalle dokuteka-generico-fitxa

Jatetxe begetarianoa

Gaur haragirik gabeko munduko eguna ospatzen da (Meat Out Day)

Haragirik eta arrainik gabeko menua ematen duten jatetxe batera joan da Iñaki Leturia kazetaria, Gasteizera.

Bideoaren bukaeran, piku-pastela egiteko errezeta ere emango digute.

 

Haragirik Gabeko Munduko Egunaren gaineko informazio gehiago, helbide honetan (ingelesez).

 

37. DVDa

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Estitxu Fernandez.- Bueno, jende aunitzek ez luke asmatuko seguruenik haragirik eta arrainik gabe eguneko menua egitea, ezta? Ez da ba hain zaila, ez? Horren adibide, gero eta gehiago ugaltzen ari diren jatetxe begetarianoak, ezta? Ba gu Gasteizko Alde Zaharreko Parral-era joan gara. Bueno, gu ez, zortea izan duena Iñaki Leturia izan da. Eta begiratu ze gauza goxoak!

Iñaki Leturia.- Anak irakurriko dizue gaurko menu begetariano obolakteoa. Hasi, hasi, mesedez.

Ana Albarran.- Bai, ba hasiera daukagu zumoak, frutazko zumoak, buffet, entsalada hartzeko nahi duzun moduan…

Ana bezeroari.- Ilarrak edo azenario-krema?

Bezeroa.- Azenario-krema.

Ana.-. Eta Garazi bai? Krema?

Bezeroa.- Ez dauka animalien gantzik eta bueno, eta horrela, gainera, animalia guxtiago hiltzen dituzu, ze beraiek ere asko sufritzen dute.

A.A.- Bai, gazta, esnea, arrautzak bai, hori bai, ba hori, barazkiak eta zerealak, legunbreak…bai?

I.L.- Pixka bat osagai, ba pentsatuko du jendeak murritzagoak dituzuela, ezta? Horrelako platerak, gaur irakurri dituzunak bezalakoak egiteko. Imaginazioa bota behar diozue beste sukaldariek baino gehiago?

A.A.- Bueno bai, igual bai. Bueno, igual bai, ba…

I.L.- Adibidez, kalabazinarekin beste hamar plater asmatzeko…

A.A.- Bai, hamar ez, baina bueno…

Garaziren ama.- Ez, ni ez naiz begetarianoa, ez, baina batzuetan bai, etortzen gara hona Garazirekin eta horrela.

I.L.- Eta Garaziri gustatzen zaio barazkiarena… Bai, baiezko moduan hartuko dugu hori.

Garaziren aita.- Ni begetarianoa naiz.

Bezeroa.- Ze haragia eta arraina eta hori etxean bazkaltzen dugu. Orduan, ba bueno, aldatzeko pixka bat.

I.L.- Hau zer zen? Soja, hanburgesak, garbantzu-purea eta boniato frijituarekin eta hau eskaliba da ogi xigortuaren gainean. Ordu biak hamar gutxi, tentazioa.

Lehen aldia?

Bezeroa.- Bai, lehen aldia, bueno, estrenatzen naiz edo… bai

I.L.- Estreinua!

B.- Edateko, ura.

I.L.- Begetariano-filosofia horrek baduela, ez dakit, topiko asko inguruan. Ba, zuek belar-jaleak zarete, behiak, ezta?

A.A.- Ni jada nekatuta nago, ia-ia egunero txistea. Nik txuletila nahi dut! Eta hori jada, joder, o sea, jada… bai.

I.L.- Bai, txisteak egiten dituzte.

A.A.- Baina bueno, ba ez dakit gu ez gara hori, begetariano estriktoak. Ba bueno, eske gauza pila bat dago bazkaltzeko. O sea, jendea da…

I.L.- Eta begetarianoak guapoagoak zaretela?

A.A.- Bai, noski!

(barreak)

I.L.- Hona etorri eta ezer probatu gabe ezin joan ba, ezta? Zumotxo bat, apetitif-a, laranja eta azenario-zumoa. Negua hor dator.

E.F.- Ai ama, ordu honetan hau enbidia, e? Zuek ere goseak izanen zarete, e? goseak? Bai, ezta? Bueno ba, hau ez da dena, oraindik enbidia gehiago pasa behar dugu. Orain, gainera, piku-sasoia denez, bueno jada azkeneko pikuak omen dira, Iñaki Leturiaren gomendioa honako hau, ez berak egina, baina bai berak begiz jotakoa. Piku-pastela!

I.L.- Errezeta bat emango dizuegu, etxean nahi baldin baduzue egin, eta egiten ari dena Alex zera da: piku-pastela.

Alex.- Piku-pastela.

I.L.- Piku-pastela. Osagaiak: arrautzak, irina, olioa, olio suabea, girasol edo horrelako bat, pikuak, esnegaina…

Alex.- Y una pizca de levadura.

I.L.- Pixka bat. Eta labera.

E.F.- Ai! Ze ona! Egin beharko dugu, e? Nik, gainera, agindu dizuet, egiten dudanean ekarriko dizuedala pusketatxo bat. Ezingo duzue probatu, baina… Eta pikuarekin bertze errezeta bat eman diote leturiari, Iñaki Leturiari: entsalada, piku-entsalada. Pikuak, ahuntz-gazta eta urdaiazpikoa. Olio-txorroztada bat eta sekulakoa omen dago!

 

detalle2

Dokuteka

B2
2000-10-26

x61pRelaContWAR

16339357
00:04:10

x61pViewCountWAR

4646

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR