Dokuteka
Arraina ala haragia? Zer duzu nahiago?
Guk arrainaren alde jo dugu, ez baikara alferrik bizi Kantauri itsasoari begira. Ea gure argudioekin haragizaleak arrain zale bihurtzen ditugun!
Arraina oso erraz digeritzen da, aberatsa baita proteinetan eta maila desberdinetako koipe-kopurua baitu. Gainera, arrainak, aski kaloria gutxi ditu, eta gorputzeko metabolismoan funtzioak errazten dituen bitaminak eta osagai mineralak.
Arrainak A eta D bitamina asko ditu. Baita E bitamina ere, eta hori oso ona da gorputz-osasuna oxidoaren aurka babesteko. Baditu A taldeko bitaminak ere, primerako elikadura-iturri da, eta oso aberatsa da sodioan eta potasioan. Astean bizpahiru aldiz arrain urdina jatea gomendatzen dute, oso eraginkorra baita bihotzeko gaitzen aurka.
hegaluzea, bokarta, berdela, sardina, txitxarroa eta izokina.
Zuriak:
legatza, zapoa, bakailaoa, oilarra, bisigua, mihi-arraina eta erreboiloa.
Erdi-koipetsuak:
amuarraina, barbarina, urraburua, lupia eta ezpata-arraina. Arrain urdinen eta zurien arteko alderik nagusiena da zuriak koipe gutxiago duela urdinak baino.
Arrainaren proteinak funtsezko giza aminoazido guztiak ekartzen dizkio gorputzari eta, horregatik, oso elikagarria da. Arrain asko jaten dutenek, adibidez japoniarrek eta eskimalek, arterietako gaitz gutxiago jasan, eta bizi-itxaropen handiagoa dute. Arrain frijituak eta potoko sardinak kaltzio eta fosforo asko ditu.
Tamaina handikoak. Arraina egosteko, ontzi sakona gomendatzen da, obalatua, estua, luzexkoa eta bi hondokoa.
Zein dira egokienak labean erretzeko?
Arrain trinkoak, handiak eta erdi-tamainakoak (urraburua, bisigua, lupia).
Zein alde on ditu arraina baporean egosak?
Hori da metodorik osasungarrienetako bat, ez baita oliorik behar, eta ez baita berezko arrain-gustua galtzen. Arrainak kaloria gutxiago du lurrunetan eginda, saltsan edo arrautza-irinetan pasatuta baino.
Zein dira ardorik egokienak arrainarekin edateko?
Hori arrain-motaren eta prestatzeko eraren baitan dago. Arrain suabeentzat eta prestaketa arinentzat ardo zuria gomendatzen da, usaintsua eta garraztasun gutxikoa (Albariño, Ribeiro Penedés...). Ruedako ardoak eta Verdejoak ondo datoz parrillan erretako arrainekin edateko. Eta arrain erreari laguntzeko egokiak dira Errioxako ardo zuri klasikoak zuretan zaharkituak, eta zuri katalanak.
Gaizki al dago arrain-jateari laguntzeko ardo beltza edatea?
Inola ere ez. Hori bai, ardo samurrak aukeratu behar dira, fruta-ukitua dutenak.
Ba al du zer ikusirik egosteko moduak arrain urdinen alderdi onuragarriekin?
Oro har, ohi bezala egosteko erak ez ditu kalitatea eta elikagarritasuna aldatzen.
Badakigu arraina jan beharra dagoela, baina askotan aspertu egiten gara beti berdin prestatuta. Horretarako, errezeta bat aurkezten dugu amuarraina prestatzeko.
Osagaiak (2 lagunentzat):
Amuarraina 350 gr., kalabaza 250 gr., espinaka 200 gr., 3 arrautza, ¬ esnegain likidoa, gurin-intxaur bat, ogi birrindua, eta gatza.
Saltsa egiteko:
Tomate-saltsa, piperbeltz birrindua, oliba-olio birjina, ozpina, gatza eta amuarrain-arrabak platera apaintzeko.
Prestatzeko era:
Egos ezazu osagai bakoitza aparte: kalabaza dadotan ebakita, espinaka eta amuarraina. Igurtz ezazu moldea gurin pixka batekin eta ogi birrinduarekin. Jar itzazu moldean arraina, kalabaza eta espinaka. Bol batean nahastu arrautzak eta esnegaina, eta ondo-ondo irabiatu. Isuri moldean eta labean sartu bainu-marian 150°tan, eta utzi 30 minututan. Atera eta laga ezazu hozten, eta erantsi ondoren tomate-saltsa ozpin-zorrotada batekin, piperbeltz birrindua, eta oliba-olio birjina, eta apain ezazu platera amuarrain-arrabekin.
