detalle dokuteka-generico-fitxa

Zer jaten dute makrobiotikoek?

Bi makrobiotikorekin hitz egin dute Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Zer jaten duten, zer ez eta eguneroko bizitzan nola moldatzen diren otorduekin azaltzen dute irratsaio honetan.

Hiztegi lagungarria:

BARAZKIJALE. Haragia, eta animalietatik datorren edozein jaki baztertzen duen dieta jaten duena.
Pamela Anderson barazkijalea omen da.
EGUNEROKO JATORDUAREN ANTZEKOA. Egunero jaten denaren berdintsua.
Barazkijalea makrobiotiko bihurtu da: eguneroko jatorduaren antzekoa jaten du, baina jateko era aldatu behar izan du. 
DAGOKIGUNA. Tokatzen zaiguna.
Euskal Herrian udan ateratzen diren barazkiak, udan hori jaten dugu makrobiotikook, urtaro horretan dagokiguna.
JOERA. Tendentzia.
Barazkijaleak ez badu era orekatuan jaten, joera du burdinaren falta izateko.
MAKROBIOTIKO. Asko (makro) bizi (bio) izateko dieta, yin eta yang-aren arteko orekan oinarritua.
Makrobiotikoentzat urdaila ahoan hasten da: mokadu bakoitza gutxienez 30 aldiz mastekatzen dute.
ONURA. Ondorio ona.
Kafeak onurak al ditu: bai ala ez?
OREKATU. Elkarren artean ezberdinak diren indarrak berdintzea.
Gatz gehiegi jaten baduzu, gatz gutxiko jakiekin orekatu behar duzu gorputza.
SASOI. Urtaroa.
Urteko sasoirik politena negua da: Gabonak, San Tomas, inauteriak… neguan dira.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA 1. Zergatik egin zinen makrobiotiko?
IDOIA. Beno, ni barazkijalea naiz orain dela hogeita bost urtetik. Nik ere ba Garbiñek bezala osasun-arazo txiki bat eduki neban (nuen)  eta aldatu neban (nuen) nire jateko era. Eta beti makrobiotika ezagutu, beti gogo horrekin, eta ez dozu (duzu) sakontzen. Askotan igual  guretzako, filosofia hori, orientala, “el yin y el yang” eta zera, pixka bat arraroa edo konplikatua iruditzen zaigu: baina barazkijale jan zeinke (zenezake) eta orekatuta ez jatea be (ere) bai. Orduan, ba beno, oreka mantentzeko, ba nik asko, egia esateko, ez nuen aldatu behar izan. Ba hiru, lau gauza, ba normalean jaten dozuena (duzuena), igual tomatea entsaladan eta patatak eta be (ere) bai, jaten dituzunak, horiek pixka bat erretiratu…
E1. Tomatea? Zergatik da txarra? Tomatea txarra da?
I. Beno, ez da txarra. Asko jaten ez badugu, bere sasoian, udan bakarrik, porke…
E1. Klaro!
I. Gaur egun jende askok ez daki tomatea bakarrik udako…
E1. Hori da.
I. … barazki bat dela.
E1. Jan behar da soilik udan.
I. Urte guztian dago aukeran. Eta beno, osasuntsu bazaude… Tomateak dauka potasio asko eta azidoa be (ere) bai. Orduan gure bizimoduagatik edo ba joera daukagu gorputzak azido gehiago, gehiegi…
ESATARIA 2. … hartzen.  
I. Bai. Hartzera edo edukitzera. Berak, gorputzak, sortu leike (lezake) azido hori. Orduan azido horrek azkenean, luzaroan ba osasun-arazoa sortu leike  (lezake). Orduan hori ba saiatu egin behar da beti, horretan ere, ez da bakarrik hori, ba ph neutro hori ba mantentzen. Orduan asko jango bazenu, azido asko sartuko genuke gorputzean…
E2. Um.
I. Baina beno.
E2. Garbiñe eta Idoia, bi galdera. Makrobiotikan aritzeko sukaldatzen jakin behar da, erosketak egiten jakin behar da, Garbiñe?
G. Beno, bai. Beno, erosketak egiten jakin. Pixka bat Idoiak esan duena. Egin beharko genukeena da garaian garaikoa jan eta, eta garrantzitsua baita, hemen jaiotzen dena jan. Gu bizi garen tokiko jana. Ez. Ez jan, ez dakit, Costa Ricako piñak eta Canariasko platanoak eta…  Guri dagokiguna, ez? Gu bizi garen lurrak ematen digun guretzako egoki dena.  Eta gero, sukaldatzen jakitea, ba, bai. Nik uste dut interesgarria dela oso ying eta yang kontzeptu horiek ezagutzen joatea, ba gure onurarako erabiltzeko, gure gorputza orekan pixka bat nola eduki ikasten joateko,
E1. Bai.
G. Eta horretarako ba ikastaro batzuk, batzuk egitea ba oso ondo etortzen da.
E1. Aizue, eta lagunekin eta planak egiten dituzuenean, lagunarteko planak eta, nola moldatzen zarete. Adibidez, jatetxe batera joaterakoan, Idoia?
I. Beno. Makrobiotikarekin errazagoa da barazkijalea izanda baino.
E1. Ja. Beti bilatzen da zerbait menuan.
I. E?
E1. Beti bilatzen da menuan zerbait?
I. Bai. Porke arraina eta entsaladatxo bat , ba beno, moldatzen duzu, kendu egiten diozu tomatea, edo pixka bat… Egia esateko, asko ez dogu (dugu) egiten, baina…. Gero eta jatetxe gehiagotan, igual entsalada pixka bat, koloretsuagoak, edo pixka bat modernitoagoak  prestatzen dute, eta beno, eta arrain pixka bat eta…
 E1. Eta listo…
I. Horrela konpentsatzen da. Saiatzen gara ahalik eta saltsa gutxien eta ahalik eta garbien, baina…
E1. Um.
I. Ez dago… Esaten dot (dut): barazkijale izanda askotan zailagoa izaten da.
E1. Ja. Bilatzea zure gustuko menu bat.
I. Bai.
E1. Zu, Garbiñe, zer moduz etxetik kanpora?
G. Bai. Ba nahiko ondo baita. Egia da saiatzen garela beti ba zerbait ospatu nahi dugunean edo hori, beti badakigula nora joan behar dugun, jatetxe jakin batzuetara, pixka bat begetarianoa jartzen duena edo beno, bai, jatetxe begano, erdi-makrobiotiko… Orain, egia esan, geroz eta aukera gehiago dago…
E1. Um.
G. Eta bestela, joan behar badugu familia-bazkariren batera edo, bai, menuan… Azkenean  da, ba hori, lehenago esaten ari garena. Yin eta yang  ezagutzen joatea oso interesgarria da, ba holakoetan badakizulako pixka bat nola orekatu menu batean aurkitzen dituzun plater desberdinak, aukeratu dezakezu pixka bat, nahiz eta ez izan zure eguneroko jatorduaren antzekoa, jakin dezakezu nola orekatu jaten duzun hori.
E1. Beno, bera, gaur Garbiñeren etxean bazkaltzeko, jan, ordu gutxi barru bazkaltzeko, nola zen? Porro eta, porru eta…
G. Olo-maluta…
E1. Eta olo maluta, hori da. Eta beste zer zen?
G. Garbantzuak arrozarekin eta labean egindako barazki batzuk.
E1. Oso ondo. Eta Idoiaren etxean, bazkaltzeko?
I. Guk ere garbantzuak arrozarekin eta berdurarekin ere bai.
E2. Eta postrerik ez dago, postrerik?
I. Posterik ez da. Makrobiotikan posterik ez da.
E2. Kaferik ere ez?
G. Hori be (ere) ez.
E1. Oso ondo.
G. Postrea uzten da meriendatzeko.
E1. Hori da. Fruta jango dugu meriendan.
G. Bai. Horixe.
E1. Garbiñe eta Idoia, eskerrik asko gurekin egoteagatik.
G. Bai.
I. Eskerrik asko zuei.

detalle2

Dokuteka

B2
2014-02-06

x61pRelaContWAR

16342360
00:04:57

x61pViewCountWAR

8885

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR