Dokuteka
Jon eta Jone 68: Festa
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Ikasle festa batera doaz, hasieran mutilak ez du nahi, bukaeran ezin etxeratul
Ring-ring
Jon.- Bai?
Jone.- C'est moi.
Jon.- Ah, Lulu! Zer nahi duzu?
Jone.- Jon, gaur gauerako planik badaukazu?
Jon.- Ez. Beno, betikoa, hiru aldiz egin eta lo hartu.
Jone.- Ja, hiru bider. Ez, benetan, serio, ez daukazu planik, ezta?
Jon.- Ez, ez daukat, ez.
Jone.- Ba jai batera joango gara. Arkitekturako klase-kideek antolatu dute Bora-Boran.
Jon.- Ikasle festa bat? Baina badakizu nik gorroto diedala ikasleei eta!
Jone.- Zuk todokristori diozu gorrotoa. Baina, ez dut aitzakiarik onartuko.
Jon.- Zer, zure ikaskideen artean zure mutil segail eta ederra luzitu nahi al duzu?
Jone.- Ba ez, baina begira, kristoren mozkorra harrapatzeko asmoa daukadanez, etxera ekarriko nauen baten bati...
Jon.- Eta zer ordutan hasten da ba guateke pijo hori?
Jone.- Hamaiketan.
Jon.- Beranduegi niretzat, e?
Jone.- Zer, kristoren giroa, e?
Jon.- Bai, bai, hauxe da nire ametsetako festa, bai, gaztetxo granodunak, neskatxa hippy, foularrak, pastazko betaurreko borobilak eta makina bat bizikleta tabernan sartuta, hori bai. Ah! Eta Manu Chao-ren musika, bai, que no falte. Arkitekturakoek badakizue dibertitzen, e?
Jone.- Zer nahi duzu?
Jon.- Etxera joan nahi dut nik.
Jone.- Edateko! Zer nahi duzun edateko!
Jon.- Zerbeza bat.
Jone.- Baina nora zoaz?
Jon.- Komunera.
Jon.- Hauxe besterik ez nuen falta, e?
Jone.- Zer pasatzen zaizu orain, Ozpin jauna?
Jon.- Horko tipa hori, ezin ditut tragatu tipa horiek.
Jone.- Baina zer egin dizute ba?
Jon.- Hitz egin? Beno, hitz egin eta horrelako zerbait. Konturatu al zara zein desagradableak diren neska estatubatuarrak hitz egiten dutenean, e? Ahots tonu hori ez dago tragatzerik, hori!
Jone.- Ez da hainbesterako izango.
Jon.- Peggy Sue, Mary Jo eta horrelako izen erridikuluak izateaz gain, beti garrasika ari dira.
Jone.- Amargatu hutsa zara, e?
Jon.- Zer nahi duzu? La Casa de la Pradera itxurako jendez inguratuta egon eta gainera Manu Chao-ren disko osoa entzun dut dagoeneko eta, joder!
Jone.- Nora zoaz?
Jon.- Komunera!
Jon.- Beno, beno, beno, hauxe falta zen, orain musikila hau, e?
Jone.- Jon, nora zoaz?
Jon.- Badakizu, hemen geratzea nahi baduzu, zerbait egin beharra daukat.
Jone.- Jon! Baina Jon!
Jon.- Musika aldatzera!
Jone.- Jon, goizeko sei t'erdiak dira.
Jon.- E?
Jone.- Bai, eta jaia amaitu da. Ez duzu ikusten? Bakarrik gaude.
Jon.- Amaitu dela? Baina oraintxe hasi gara eta dibertitzen!
Jone.- Orain? Bost ordu daramazkizu boteak ematen, e!
Jon.- Beno, beno, ba goazen, hartu itzazu kaskoak.
Jone.- Kaskoak, daukazun aitzurrarekin? Taxi bat hartuko dugu eta etorriko gara bihar motorraren bila.
Jon.- Bale, bale, baina espuela botako dugu etxera joan aurretik, e?
