detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone 67: Aita Santua

Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa, Aita Santuari buruz hizketan ari dira.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Jon.- Maritxuak barrura sartu behar izan genituenetik balkoi honek ez dauka itxura berbera, e?

Jone.- Beno, beno, Jon, ez izan exajeratua, e?

Jon.- Exajeratua? Egia da eta! Bizilagun kabroi horregatik ez balitz...

Jone.- Baina, Jon, ez izan txerria!

Jon.- Txerria? Ikusten al duzu han beheko tipo hura?

Jone.- Nor?

Jon.- Han, taka-takan doan tipo hura, ikusten?

Jone.- Bai, bai, Aita Santua dirudi, e?

Jone.- Jon, ikusi zenituen irudiak?

Jon.- Zer irudi?

Jone.- Aita Santuarenak, Azerbayan eta Bulgariara egindako biajekoak.

Jon.- Bai. Gustatuko litzaidake niri jakitea komunikabideek noiztik daukaten prestatuta Aita Santuaren biografia.

Jone.- Aita Santuaren biografia?

Jon.- Bai, hiltzen denerako, egun horretarako dena prest izateko. Horrela izaten da, e? Pertsonaia ezagun hauen bizitza karpeta batean sartuta edukitzen dute eta pertsonaje hori hiltzen denean, hari buruzko informazioa argitaratzen da. Kontraesana dirudi, ezta?

Jone.- Ba bai, izango da, baina niri horrek gaiok ez zaizkit batere gustatzen.

Jon.- Heriotza gaiak edo Aita Santu gaiak?

Jone.- Ez bata eta ez bestea. Afaria egitera noa.

Jon.- Gogoratzen al zara Ali Agca-z?

Jone.- Ba ez.

Jon.- Laurogeigarren hamarkadako "Bin Laden"a izan zen tipo hura. Aita Santua akabatzen saiatu zena!

Jone.- Baina Jon, berriro gai horrekin? Apur bat obsesionatuta zaude, e?

Jon.- Kasu honetan ez dauka zerikusirik elizarekin, baina erabiltzen duen taka-taka motorizatu hori... Hori bai, hori da obsesionatzen nauena.

Jone.- Taka-taka?

Jon.- Zuk ikusi al duzu taka-taka elektriko hori? Ba da... Nola esango nizuke? Urre kolorekoa eta hori, bai, baina kristoren asmakizuna da, e?

Jone.- Ez dakit Kristok horrelakorik asmatzeko astirik edukiko duen.

Jon.- Jone, ez da txantxa. Gogoratzen al zara papamobilaz?

Jone.- Bai.

Jon.- Ba papamobila izan zen gaur egungo monobolumenen aitzindaria. Ez al duzu ulertzen?

Jone.- Baina...

Jon.- Jone, Vaticanoko ingeniariak munduko aurreratuenak dira, isil-isilean eurek markatzen dituzte geroko tendentzia guztiak.

Jone.- Jon, brometan zabiltza?

Jon.- Ezetz, Jone, serio ari naizela!

Jone.- A ber, zenbat porro erre dituzu?

Jon.- Jone! Zer prestatu duzu afaltzeko?

Jone.- Entsalada eta oilaskoa.

Jon.- Oilaskoa? Ba al dakizu Mel Gibsonek ez duela oilaskorik jaten? Oilaskoa jateagatik bularrak haziko zaizkiola pentsatzen du tipoak.

Jone.- Ba horregatik ipini dut nik, ea apurtxo bat hazten zaizkidan. Baina zer ari zara marrazten, Jon?

Jon.- Aita Santuaren taka-taka.

Jone.- Baina oraindik horrekin?

Jon.- Zuk nahi duzuna esango duzu baina gu zahartzarora iristen garenean, ikusiko duzu nola taka-taka motorizatuak gauza normala izango diren guretzat.

Jone.- Eta bi pertsonentzat taka-takak ere egongo dira?

Jon.- Ba hori ez da ideia txarra, e? Tandem bizikleten moduan, aiton-amona maiteminduentzako taka-takak, ondo.

Jone.- Benga, Jon, etorri afaltzera.

Jon.- Jone, Aita Santuaren moduan geratzen naizenean, zuk aterako al nauzu paseatzera?

Jone.- Benga, amaitu konpota hori.

Jon.- Beteta nago.

Jone.- Ea, ea, ea, zabaldu ahoa, brrrr! Beitu, beitu (begiratu) hegazkina! Benga! Oso ondo! Oi!

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B2
2000-02-23

x61pRelaContWAR

16338055
0:03:40

x61pViewCountWAR

3462

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR