Dokuteka
Jon eta Jone 94: Argia tunelaren amaieran
Umorezko esketxa, Jon eta Jone bikotekideak protagonista dituena.
Motorra hartuta, Iruñerako bidean jarriko dira Jon eta Jone.
Jon.- Jone ez al zaizu ezer falta?
Jone.- Ba ez, ez dut uste! Zapi gorria eta guzti hartu dut.
Jon.- Eta kaskoa zer? Iruñera motorrean eta kaskorik gabe joateko asmotan al zara edo zer?
Jone.- Ostras! Egia da!
Jon.- Ostras... Orain nik zuk egiten duzuna egin beharko nuke.
Jone.- Zer egiten dut bada nik?
Jon.- Ai!!!
Jon.- Errepide zaharretik joango gara, eh? Autobiatik baino lasaiago.
Jone.- Bale, bale. Baina, ez zaitez kamikaze baten moduan joan!
Jon.- Lasai! Zuk eutsi fuerte eta kitto! Baina kontuz zer heltzen didazun, eh?
Jone.- Eh! Eta ez du balio frenatzen joateak.
Jon.- Eta orduan nola egingo dut bularrak bizkarrean sentitzeko?
Jone.- Marrano!
Jon.- Prest?
Jone.- Bai.
Jone.- Jon!!!!! Kamioia! Kamioia!!!!!!!!!!!!!!
Jon.- Jone? Jone? Ondo al zaude?
Jone.- Zer, Jon?
Jon.- Ondo al zaude?
Jone.- Baietz uste dut. Eta zu?
Jon.- Ondo. Zer da hots hori?
Jone.- Ura dirudi. Ibaia dela uste dut.
Jon.- Bai ibaia. Egarria daukat.
Jone.- Lasai! Heltzen garenean edango dugu.
Jone.- Sirenak dirudite.
Jon.- Ibaitik aterako ziren. Ibai hauetan lamiak omen daude.
Jone.- Zertan dabiltza hor behean?
Jon.- Ez dakit. Anbulantzia, Gurutze Gorrikoak... istripuren bat gertatuko zen.
Jon.- Aizu Jone ikusten al duzu?
Jone.- Ikusi zer?
Jon.- Argia.
Jone.- Argi txiki zuri hori?
Jon.- Bai. Pixkanaka-pixkanaka inguratzen ari den argia.
Jone.- Jon! Heldu eskua! Beldurra ematen dit!
Jon.- Lasai pottoka! Michael Landon azaltzen ez den bitartean, ez dago beldurra izateko arrazoirik.
Jon.- Eh pottoka!
Jone.- Ez esateko pottoka Jon!
Jon.- Aizu pottola, argia ikusten jarraitzen al duzu?
Jone.- Bai. Gero eta gertuago gainera.
Jone.- Jon!
Jon.- Zer?
Jone.- Heldu fuerte eskutik, bale?
Jon.- Horrela?
Jone.- Bai eta emadazu pikito bat!
Jon.- Pikito!!!!!!!!!
