Dokuteka
Jon eta Jone 69: Galtzerdiak
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Galtzerdiak zulatua dituela eta berriak jartzeko eta erosteko esaten dio neskak, mutilak, ordea, ez du nahi.
Pit, pit, pit!
Jone.- Jon, kafea mahaian daukazu.
Jon.- Gaur ere berandu nabil. Dutxatu eta banoa. Ez daukat batere gosaltzeko astirik, e?
Jone.- Begira, ez duzu etxetik irtengo almortzatu (gosaldu) barik, e?
Jon.- Hori ikusiko dugu.
Jon.- Pasadazu beste tostada bat, bai...
Jone.- Ea, ea, erakutsi, igo hanka, Jon. Baina, ikusi duzu galtzerdi hori?
Jon.- Zer pasatzen zaio?
Jone.- Zer gertatzen zaion? Ba behatza kanpoan daukazula.
Jon.- Bai, hori zulotxo bat besterik ez da.
Jone.- Zulotxo bat? Behatz potolo guztia kanpoan daukazu.
Jon.- Baina, beste lauak ondo gordeta daude, ezta? Estatistikoki ez dago hain gaizki, bostetik bat.
Jone.- Jon, etxetik irten baino lehenago aldatu horrek galtzerdiok, e? Eta hobe zenuke galtzontzilo berriak ere janztea.
Jon.- Total, barrutik doaz eta! Inork ez du ikusten hau!
Jone.- Eta zer? Hori ez da arrazoia.
Jon.- Ba niri arrazoia nahikoa ona iruditzen zait.
Jone.- Jon, mesedez, aldatu itzazu.
Jon.- Jone, baina guztiak igual-igual ditut eta!
Jone.- Badauzkazu galtzontzilo beltz horiek ba...
Jon.- Ez, horiek ez, horiek okasio berezietarako gordetzen ditudala badakizu ondo.
Jone.- Benga, zergatik ez gara arratsaldean geratzen? Eta erosketak egitera joaten gara!
Jon.- Zer, zurekin galtzontziloak eta galtzerdiak erostera? Ez, ez, ezta pentsatu ere.
Jone.- Zer ba?
Jon.- Ba beti haserre bukatzen dugulako.
Jone.- Beno, ba orduan ni joango naiz.
Jon.- Horixe, horixe, falta zitzaidana, zuk nire galtzontzilo eta galtzerdiak erostea, besterik ez nuen falta. Eta gero zer? Beste arropa guztia erosi nahiko didazu, ezta? Eta nola orraztu behar dudan esan eta...
Jone.- Ez, ez, orraztea ez dut uste arazoa izango denik, e?
Jon.- Txisposa!
Jone.- Ba nik galtzontzilo eta galtzerdiak erostea nahi ez baduzu, behintzat zuk erosi.
Jon.- Ja total, gabonetaraino agoantatuko dut daukadanarekin eta puntu.
Jone.- Gabonak arte?
Jon.- Bai, bai, gabonetan amak beti barruko arropa oparitzen didala badakizu, ezta?
Jone.- Jon, bada sasoia galtzontzilo sexy eta moderno batzuk erosteko, e? Zure amak erregalatzen dizkizunak nire aititak erabiltzen zituenen modukoak dira eta.
Jon.- Zer esan nahi duzu, nire amak ez daukala gusturik?
Jone.- Beno, ba bere gustua daukala esan nahi dut. Hirurogeita piko urte dauzkan emakume baten gustua.
Jon.- Ba nire amaren gustua ez da oso modernoa izango baina hark badaki aitari galtzerdietako zuloa josten.
Jone.- Zer esan nahi duzu, nik zure galtzerdietako zuloak jostea?
Jon.- Ez, ez, lasai, lasai, badakit zure familian hori ez dela sekula egin, hori beti proleten kontua izan dela, bai.
Jone.- Beno, ez hasi kontu horrekin, e?
Jon.- A tomar por saco!
Jone.- Baina Jon, zertan ari zara? Zergatik kentzen dituzu orain galtzerdiak?
Jon.- Lanera txankletekin joango naizela eta akabo istorio guztiak!
Jone.- Jon, nora zoaz? Jon! Baina, ez egin hori, Jon!
Jon.- Barkatu, pottoka, barkatu.
Jone.- Beharrezkoa zen galtzerdiak balkoitik behera botatzea?
Jon.- Ez, badakit, pasatu egin naiz, badakit.
Jone.- Azkeneko aldian gauzak balkoitik behera botatzeko hartu duzun ohitura horrek ez dit inongo graziarik egiten.
Jon.- Beno, barkadazu!
Jone.- Beno, ba barkatzea nahi baduzu, badakizu, mertzeriara joan eta galtzerdi eta galtzontzilo berriak erosi.
