Dokuteka
Jon eta Jone 70: Futbol mundiala
Esketx laburra. Futbol txapelketa dela eta, mutila telebista aurrean dago eta neska amorratuta.
Jone.- Jon, zer da zarata hori? Jon, zer da zarata hori?
Jon.- Zer zarata?
Jone.- Ah, baina telebista da! Zer egiten duzu goizean goiz telebista ikusten?
Jon.- Mundiala ikusten ari naiz.
Jone.- Mundiala?
Jon.- Bai, Jone, mundiala. Badakizu, bada lau urtez behin ospatzen den futbol mundial bat, ezta? Aurten Korea eta Japonian eta ordu aldaketagatik partidua goizetan ari dira ematen.
Jone.- Bale, bale, baina baxatu bolumena, mesedez.
Jone.- Jon, gaur ez zoaz beharrera, ala?
Jon.- Bai, arratsaldean joango naiz.
Jone.- Ah, ba orduan etorri nirekin erosketak egitera.
Jon.- Ez, begira, mundialaren inguruan prestatu duten erreportaje bat ikusten ari naiz.
Jone.- Ah, jakina, Futbol Mundiala!
Jon.- Jone! Jone, zu al zara?
Jone.- Ez, Aita Santua naiz.
Jon.- Aita Santua? Taka-takarik gabe? Imposible. Aizu, ekarri al duzu garagardorik?
Jone.- Garagardoa? Ba ez, ez dut erosketarik egin, planak aldatu eta gosaltzera joan naiz.
Jon.- Eta orduan zer bazkaldu behar dugu?
Jone.- Ba ez dakit, egongo da zeozer (zer edo zer) frigorifikoan. Ni Nerearekin geratu naiz bazkaltzeko.
Jon.- Eta ni?
Jone.- Zuk nahikoa daukazu zure futbolarekin, ezta?
Jon.- Ixo, ixo, bigarren zatia hastera doa.
Jone.- Ai, baina Jon, jakin leike zein den hainbeste interesatzen zaizun partidua?
Jon.- Frantzia-Senegal, begira.
Jone.- Ez dakit zer gertatzen den baina zu beti hain borroka izan zara eta ez duzu Espainiako Selekzioan partidurik galtzen.
Jon.- Hori ez da egia, e?
Jone.- Bada.
Jon.- Beno, bai, baina De Pedrok jokatzen duelako, e? Eta zuri ez zaizu interesatzen Athletic-eko inor ez daukazulako Selekzioan.
Jone.- Athletic-a euskal selekzioa delako.
Jon.- Beno, beno, hasi gara horrekin?
Jone.- Ez da egia ala?
Jon.- Utziko al didazu partidua bakean ikusten?
Jone.- Niri berdin dit futbola ikustea baina Mundialak irauten duen bitartean ez dut hooligan anormal batekin bizi nahi.
Jon.- Jone!
Jone.- Zer?
Jon.- Haserre al zaude nirekin?
Jone.- Ez nago haserre, berdin dit.
Jon.- Ikusten? Haserre zaude.
Jone.- Lagaidazu (laga iezadazu) bakean, Jon. Orain ez dago beste partidurik ala?
Jon.- Bai.
Jone.- Ba jarri zaitez telebisio aurrean eta lagaidazu bakean.
Jon.- Afaltzera gonbidatuko zaitut.
Jone.- Zer?
Jon.- Afaria pagatuko dizudala.
Jone.- Zer, orain gauzak konpontzeko kalera atera nahi nauzu ala?
Jon.- Bai, orain ez dago eta partidurik!
Jone.- Je, je.
Jon.- Ez, broma da, neska. Benga, joango al gara biok afaltzera?
Jone.- Bale, baina jatetxe garesti batera eroan beharko nauzu, moskeoa ea pasatzen zaidan.
Jon.- Eta zer da garestia?
Jone.- Berrogeita hamar euro.
Jon.- Ez dakit konpentsatzen duen, e?
Jone.- Ba, begira, hori esateagatik hirurogei euro. Beno, ez, ez, hobe hirurogeita hamar.
Jon.- Bale, bale, nahi duzun tokira.
