Dokuteka
Jon eta Jone 71: Cyber pornoa
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Mutila pornografia ikusten aritu omen da eta neskak galdeketa egiten dio.
Jone.- Jon, ordenadorean ibili zara?
Jon.- Ni ordenadorean? Zer ba?
Jone.- Ez da ezer pasatzen baina ibili zara, ezta?
Jon.- Baina zergatik diozu hori?
Jone.- Beno, ibili zara edo ez?
Jon.- Aizu, galdeketa honi aurre egiteko abokatu bati hots egiteko eskubidea izango dut, ezta?
Jone.- Berdin dit, badakit interneten ibili zarela.
Jon.- Zer, orain derrepentean bidente bihurtu al zara zu edo zer? Egia esan, badaukazu Aramis Fuster-en antza pixka bat.
Jone.- Ba ez, ez naiz bidentea baina bilatzailearen porno orrian helbide pila bat agertu zaizkit, eta, begira, azkarregia ez banaiz ere, segituan jakin dut etxeko txerritxoak interneten jardun duela.
Jon.- Ah, nola dakizu ni izan naizela? Igual zu izan zara.
Jone.- Ni?
Jon.- Bai, zu. Zer pasatzen da? Zuri ez al zaizu pornoa gustatzen? Edo zer?
Jone.- Bai, bai, baina itxoin apur bat. Ea. Tetas gigantes, cachondísimas, bragas mojadas.com. Zuk uste duzu nik pornoan bilatzen hasi eta horrelakoen bila joko nuela?
Jon.- Ez dakit ba nik.
Jone.- Eta gainera, nik horrelakorik egin ezkero ez nuke lorratzik lagako, e?
Jon.- Ba ni ez naiz izan. Igual, badakizu, batzuetan automatikoki irekitzen dira era horretako orriak.
Jone.- Gainera ez dira bi edo hiru izan, e? Hemen dozena bat helbide badago gutxienez. Aizu, Jon, emakume iletsuak noiztik gustatzen zaizkizu zuri?
Jon.- Baina horretan segitzen al duzu oraindik?
Jone.- Nire hanketako iletxoekin segituan kexatzen zara.
Jon.- Beno, bai, ni izan naiz. Eta zer?
Jone.- Ez, ezer ez. Nik galdetu baino ez dizut egin.
Jon.- Baina badirudi zeozer (zer edo zer) txarra egin izan banu bezala galdetzen didazula.
Jone.- Hori zure inpresioa izango da.
Jon.- Aizu, eta zuk zer porno orri klase bilatzen dituzu ba interneten?
Jone.- Aaa!
Jon.- Jone, nik badaezpada esaten dizut, baina badakizu porno orri horietan azaltzen diren gizonen hanka tartekoak digitalki handitzen dituztela, ezta?
Jone.- Baina zergatik diozu hori orain?
Jon.- Zure gainera botatzekotan naizelako.
Jone.- Eta?
Jon.- Ba ez dudala nahi interneten ikusi dituzun katxarro horiek ikusi ostean, nirea ikusi eta barre egiten hastea.
Jone.- Beno, zurea sobera ezagutzen dut.
Jon.- Ja, ja, horregatik.
Jone.- Ea, erakutsi.
Jon.- Zer?
Jone.- Erakusteko!
Jon.- Orain erdipurdi daukat, bigun samarra...
Jone.- Berdin dio, Jon, erakutsi. Eta hau ezin liteke handitu?
Jon.- Bai, digitalki. Beraz, benga, hasi behatzekin hor ttaka, ttaka, ttaka.
