detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone 87: Santiagora

Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Neska eta bere lagunak Santiagora doaz txirringaz.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Pi, pi, pi...!

Jon.- Bai? Kaixo, Irene. Zer moduz? Bai. Ba ez dago etxean. Ez, baina itzultzen denean esango diot hots egiteko, e? Bale, gero arte.

Jone.- Ba oso goxoa dago arrain hau.

Jon.- Txitxarroa da.

Jone.- Txitxarroa? Baina sasoia da ala?

Jon.- Txitxarro-sasoia urte osoa izaten da, neska.

Jone.- A, bai?

Jon.- Bai. Zenbat gauza dakizuen kostaldekoek!

Jon.- Ba orain ez dizut esango nork deitu dizun.

Jone.- Baten batek deitu dit ala?

Jon.- Bai, baina ez dizut esango nork.

Jone.- Benga, Jon.

Jon.- Ezetz ba! Kostaldekook oso memoria txarra izaten dugula!

Jone.- Brometan zabiltza, ez dit inork deitu.

Jon.- Begira, txitxarroa horrela egiteko sekretua badakizu non dagoen? Ozpina da sekretua. Baratxuria frijitu eta mahaira atera aurretik, baratxuria eta ozpin txorrotada bat botatzen diot eta oso goxoa geratzen da.

Jone.- Jon, zeinek deitu du?

Jon.- Joder, Irenek.

Jone.- Eta esan dizu zer nahi zuen ala?

Jon.- Ez, baina lehenbailehen deitzeko esan dit.

Jone.- Eta zergatik ez didazu lehenago esan?

Jon.- Bazkaltzeko garaia sakratua delako. Txitxarroa puntu-puntuan han behar delako.

Jone.- Aiii!

Jon.- Beno, zer nahi zuen?

Jone.- Aaa...

Jon.- Aizu, niri bost axola, e?

Jone.- Bihar berarekin oporretan joateko egin dit deiadar.

Jon.- Zer?

Jone.- Ba bere lagun batekin Santiagoko Bidea bizikletaz egin behar duela esan dit, eta ea animatzen naizen.

Jon.- Eta animatuko al zara?

Jone.- Ez dakit, nire bizikletarekin ezin naizela joan esan dit baina Anderrena hartu nezake eta igual...

Jon.- Eta igual zer?

Jone.- Ba igual animatuko naizela.

Jon.- Beno, orduan zer, orduan bihar goizean abiatzekotan zarete?

Jone.- Bai, Orreagatik.

Jon.- Orreagatik? Eta nola kristo joan behar duzue horraino?

Jone.- Bateren baten eraman beharko gaitu.

Jon.- Eta bateren bat hori nor den ba al dakizue?

Jone.- Ba oraindik ez.

Jon.- Norbait horri izena jarri behar badiozue, ez iezaiozue Jon jarri, mesedez.

Jone.- Beno, ya está. Anderren bizikletaren bila joatea baino ez zait geratzen.

Jon.- Eta zenbat denbora beharko duzue orain Santiagora iristeko?

Jone.- Ba Irenek dioenez, hamar egunetan lasai egin liteke.

Jon.- Hamar egun? Eta agoantatuko al dituzu hamar egun zure arra alboan izan gabe?

Jone- Beno, igual orain asetzen banaiz...

Jon.- Erreserbak betetzea komeni zaizu, bai!

Jone.- Etorri hona, tigre!

Jone.- Jon.

Jon.- Zer?

Jone.- Anderrek furgoneta lagatzen badizu eramango gaituzu zuk Orreagara?

Jon.- Ez al duzue beste inozorik topatu edo zer?

Jone.- Ez.

Jon.- Eta zuk zer egingo duzu trukean?... Bale, bale, eramango zaitut, baina kontuz hortzekin, e?

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B2
2000-02-23

x61pRelaContWAR

16337920
0:03:18

x61pViewCountWAR

2792

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR