Dokuteka
Jon eta Jone 88: Orreagan
Hamar egun emango dituzte Orreagan gure erromesek.
Jon eta Jone saileko umorezko esketxa.
Jon.- Aizu, Irene, noiz konbentzituko duzu Ander furgoneta hau alda dezan? Honek kafetera dirudi.
Irene.- Badakizu niri ez didala kasurik egiten.
Jon.- Ez, hark inori ez dio egiten kasu.
Jone.- Jon, ez joan hain azkar, ez daukagu eta inongo presarik.
Jon.- Aizu, nahi al duzu zeuk gidatu, e? Pues a callar.
Jone.- E, niri ez iezadazu horrela erantzun, e?
Jon.- Joder, Irene, seguru al zaude honekin hamar egun pasa nahi dituzula?
Irene.- Niri utzi bakean, e!
Jon.- Beno, iritsi gara. Azkar, e?
Irene.- Ni paperen bila noa, e?
Jon.- Zer paper?
Irene.- Erromesek papertxo bat eramaten dugu, zigilua jasotzen joateko. Oraintxe nator.
Jon.- Erromesek eramaten dugu? Baina erromesak al zarete ba?
Jone.- Badakizu niri bost axola zaidala baina Irenek kapritxoa badauka...
Jon.- Eta orduan zergatik ez du jarri Jaunartzeko trajea? Erromesaldia egiteko...
Jone.- Beno, Jon, bakoitzak nahi duen gauzatan sinistu dezake, ezta?
Jon.- Beno, hortaz eztabaidatuko genuke, e!
Jone.- Baina orain ez daukagu astirik. Goazen bizikletak furgonetatik ateratzera.
Jon.- Bale, bale. Bai, ikusten zein ondo datorkien batzuei kristautasuna? Paperak biltzen dituzten bitartean guk haren bizikleta prestatu behar.
Jone.- Jon, ez hasi.
Jon.- Ez, ez, ez. Niri igual zait, e? Zuk pasa beharko dituzu hamar egun harekin.
Jone.- Ba lehen kotxean kontrakoa esan duzu.
Jon.- Bai, baina txantxetan ari nintzen, neska.
Jone.- Harekin ondo geratzeagatik egin duzu.
Irene.- Ya está, lortu ditut paperak.
Jon.- Beno, bizikleta hor zuhaitz horren kontra utzi dugu. Ikusten?
Irene.- Bale, bale, eskerrik asko.
Jon.- Hartu al duzue guztia?
Irene.- Furgonetan azken begiratua botako dut.
Jon.- Mobila, kargadorea eta hori dena, Jone?
Jone.- Bai.
Jon.- Eta botikina?
Jone.- Beno, Jon, ez naizela umea, e?
Jon.- Bale, bale, baina galtzen bazara eskertuko zenuke zure izena eta helbidea daraman txartela zintzilik eramatea, e?
Irene.- Je, je.
Jone.- Irene, ez iezaiozu zuk ere barre egin.
Jon.- Benga, pottoka, emadazu pikito bat. Baina pikito dezente bat, Jone, ez erromes pikito kristau hori.
Jone.- Jon!
Jon.- Benga, pikitoa. Benga, mingain eta guzti.
Jone.- Baina hori ez da pikitoa.
Jon.- Bai, hori pikito alien bat da. Benga, emadazu pikito alien bat. Tori.
Jon.- Beno, ba ondo pasa eta mantso ibili.
Jone.- Agur, Jon.
Jon.- Agur, peregrinas.
Jone.- Agur, idiota.
Jon.- Eta León ingurura hurbildutakoan kontuz otsoekin, e?
Irene.- Zer otso?
Jone.- Ez egin kasurik, neska. Benga, joan zaitez behingoz.
Jon.- Eta edozein gauza pasatzen bada otsoei deitu, e?
Jone.- Alde egiteko behingoz.
Jon.- Adio.
Brrrrrummmmm
Jone.- Batzuetan zelako pelma diren gizonak.
Irene.- Ba niri Jon oso jatorra iruditzen zait.
Jone.- Ez zarelako berarekin bizi.
Irene.- Aa, hori bai, ni ezkondu aurretik ez nintzateke mutil batekin bizitzera joango.
