detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone 86: Zu beti bat gehiago

Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Neskak mutilari behin eta berriro lanera deitzen dio.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
 

Pi, pi, pi!

Jon.- Bai?

Jone.- Aupa, Jon, ni naiz.

Jon.- Kaixo, pottoka, zer nahi duzu?

Jone.- Ume bat.

Jon.- Serio ari naiz, zer nahi duzu?

Jone.- Ni ere serio ari naiz.

Pi, pi, pi...

Jone.- Jon, badakizu ez zaidala batere gustatzen telefonoa eskegitzea.

Jon.- Eta zuk badakizu ez zaizkidala batere gustatzen niri gai horiek.

Jone.- Ume-kontuak?

Jon.- Ez zaitez berriro hasi.

Jone.- Jon, zu apur bat tontoa zara, ezta?

Jon.- Bai, eta zuk beti bat gehiago.

Pi, pi, pi...

Jon.- Bai, nor da?

Jone.- Picón.

Jon.- Jone, lan asko daukadala, neska!

Jone.- Eta zer?

Jon.- Ba ez daukadala telefonoan denbora alferrik galtzeko astirik.

Jone.- Ba nik bai.

Jon.- Eta zergatik ez dizkiozu potroak bete bati ukitzen?

Jone.- Bizilagunari adibidez?

Jon.- Bai, adibidez.

Jone.- Bale.

Jon.- Baina potroak badakizu zein zentzutan ukitu, e?

Jone.- Ez, ez dakit, ni tuntuna naiz.

Jon.- Beno, Jone, kolgatu egingo dizut, e?

Jone.- Bale, maite zaitut.

Jon.- Bale, nik beti bat gehiago, ala.

Pi, pi, pi... !

Jon.- Bai?

Jone.- Pikito!

Jon.- Zer?

Jone.- Emateko pikito bat.

Jon.- Joder, Jone, edaten ibili al zera edo zer?

Jone.- Emateko pikito, Jon.

Jon.- Pikito... Tori.

Mua!

Jone.- Agur.

Jon.- Agur.

Jon.- Aizu, Jone, gaur zer, Telefonikako akzionisten eguna da gaur edo zer demonio?

Jone.- Zer ba?

Jon.- Goiz osoa pasa duzulako estudiora deika.

Jone.- Asko maite zaitudalako eta ezin dudalako zure ahotsa entzun barik bizi.

Jon.- Ez dakit zer esan.

Jone.- Ba beti esaten duzuna: nik beti bat gehiago.

Jone.- Benga, Jon, eman pikito berriro.

Jon.- Aizu, niri ezer esan gabe drogatzen ibili bazara oso gaizki iruditzen zait, e?

Jone.- Benga, emateko pikito.

Jon.- Nik ez dakit zer nahi duzun, baina bota lehenbailehen, hau ez da eta batere normala, e? Zer eskatu nahi didazu, benga, esan.

Jone.- Ezer ez. Beno, bai.

Jon.- Zer? Zer'

Jone.- Ume bat nahi dut.

Jon.- Nik beti bat gehiago. Etorri hona, etorri hona.

 

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B1
2000-02-23

x61pRelaContWAR

16337881
0:02:52

x61pViewCountWAR

3603

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR