Dokuteka
Zein dira talasoterapiaren onurak?
Bideo honetan onura hauek zertan diren azalduko digute bi adituk.
Bainuetxeei buruz hitz egin dugu Donostiako La Perla Talasoterapiako Gotzon Poza monitorearekin eta Zumaiako Zelai Talasoterapiarako Gotzon Poza zuzendariarekin.
ZEINTZUK DIRA TALASOTERAPIAREN ONURAK?
JON ZEBERIO: Talasoterapia-kontzeptua da itsasoko ura eta itsasoko ingurunearen bitartez osasuna lortzea. Gu gehien bat saiatzen gera egunero daukagun estresa eta pixka bat alde batera uzteko, ba, gonbidatzen diegu gure bezeroei hiru-lau egun hemen pasatzeko, estresa uzteko eta gorputza berriro birkargatzeko edo indarrak hartzeko.
GOTZON POZA: Bueno, beti egon dira ikerketak eta horrela eta zientifikoki garantizatuta dago itsasoko urak beti onura batzuk ematen dizkiola gorputzari ja horrela hartuta. Eta gero guk egiten duguna da ur hori pixka bat tratatu, eta egiten duguna da tenperatura ezberdinekin eta gero zorrotada ezberdinen presioarekin eta horrela, diferentzia horiekin, tenperatura, indarrak eta horrela, gorputzean izaten dituen onurak eta egiten dira aldatu, batzuetan zerbaitetarako birgaitzetarako, errehabilitazioetarako, erlaxatzeko… Depende, segun.
J.Z.: Guk egiten duguna da, Itzurungo hondartzatik ura hartzen dugu, bonba baten bitartez gure instalazioetara igo, eta hogeita hamahiru gradutan berotzen dugu. Gero hemen atzean ikusten diren txorro ezberdinetan bainatzeko eta gorputzeko atal ezberdinak lantzeko.
G.P.: Talasoterapiak dauzka zirkuitua bera, eta gero egiten duguna baita ere dira tratamendu batzuk, azkeneko solairuan daude tratamendu batzuk: bai masajekoak, estaldurakoak lokatzekin eta horrela, errehabilitazioak baita ere egiten ditugu, gero baita ere dago jatetxea, orduan, egiten dira pixka bat denak ez? Dena bateratu eta orduan eskaintzen dira gauza-pila bat gimnasioa baita ere, haurrekin ere lan egiten dugu uretan pixka bat igeri ikasteko… asko daude.
J.Z.: Itsasoko bainuen bitartez, ur berotan bainatuz itsasoak dituen propietateak gorputzak hartu ditzan. Gero ditugun tratamendu ezberdinak aprobetxatuz gure jatetxeak ematen diren produktu goxoei esker eta baita ere daukagun ingurunea aprobetxatuz. Hemen, Itzurungo hondartzaren gainean gaude itsasoko brisak eta dauzkagun bistak ere laguntzen du.
G.P.: Hasten baldin bagara talasoterapiatik, normalean da zirkuituari buelta bat ematea gero tratamendu bat gehitzea, edozein tratamendu hori gainera pertsonalizatu egin dezakezu, bai masaje batekin edo estaldura batekin edo estetikako zerbaitekin, eta gero bukatzen dugu normalean edo bazkaltzen edo afaltzen. Hori izaten da gainera ikusteko dena ez? Eta orduan “pack” horiek dira gehien saltzen direnak.
J.Z.: Batez ere lasaitasun bila eta pixka bat… alde batetik, lehen esan dudan bezala, estresa alde batera utzi eta pixka bat kargatzeko ere bai, egunerokotasunetik deskonektatu eta pilak kargatzeko.
