detalle dokuteka-generico-fitxa

Urak osasunean duen eraginaz

80 bat lagun joaten dira Donostiako La Perla zentrora, itsasoko ura erabiliz, lesio eta sorbaldako minak arintzera, besteak beste.

Bideo honetan erabiltzaileetako batzuek zentro horretara joateko dituzten arrazoiak entzungo ditugu.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Marisol, La Perla zentroko erabiltzailea.- Artrosia daukat eta jubilatu nintzenetik pentsatu nuen zerbait egin behar nuela, ba, hobetzeko. Eta banekien… aldez aurretik banekien hidroterapia oso ona zela hezurretarako. Orduan, proba egin nuen.
Asier Sanchez esataria.- Ariketa mota asko egiten ditu Marisolek igerilekuan.
Marisol.- Askoz hobeto eta gero arina eta ateratzen naizenean, ba, ematen du ez daukadala ezer.
Asier Sanchez esataria.- Bere moduan hainbat erabiltzaile etortzen dira zentrora osasun-arazoekin.
Gizonezko erabiltzailea.- Hemen eman zidan iktusak eta ezkerreko parte guztia mugitu ezinik gelditu nintzen. Hasieran, gurpildun-aulkia behar izan nuen; gero, makuluak eta orain makila.
Izterra lantzeko alfabetoa egiten du.
Piszina honetan egiten duguna da erreabilitazioa. Ba, adibidez, istripuren bat eduki duen pertsona bat etor daiteke hona ba sendatzera. Ba, adibidez, ariketak egiten itsasoko urarekin…
Asier Sanchez esataria.- Eta ASPACEn esaten duten modura, ura eurentzat bizitza da, igerilekua terapien zentroa bihurtzen da. Egunero berrogei pertsona sartzen dira uretara hidroterapia hartzera eta disfrutatzera.
Monitorea.- Hasieran kontrol hau egiten genuen bera zutik jartzeko eta mantentzeko sorbalda luzatuta. Gero egiten genuen horrelako gauzak berak erabiltzeko indarra eta lortzeko goraka jartzea. Eta pixka bat ikusteko bere lana.
Orain zer daukagu? Bere eskuekin beti egiten du, sartzen da momentu batean plisti-plasta, plisti-plasta, ez duela ezer lortzen. Orduan, zer erabiltzen dugu? Nik jartzen dizkiot nire eskuak edo erabiltzen dugu soka berak jakiteko ahal duela eskuak erabili. Bat, tilin-talan… heldu, e? Bi, tilin-talan, aupa hor!
Asier Sanchez esataria.- Uretatik kanpo ez dakite ibiltzen. Uretan, berriz, bai.
Monitorea.- Normalean Laine, kanpoan jartzen baduzu zutik hankak jaso egiten ditu. Orduan, hemen egiten duguna da, zutik jartzen dugu hemen eta ja nola daraman urte bat osoa etortzen, badaki jaso egiten badu erori egiten dela. Orduan, bera mantentzen da hemen zutik.
Asier Sanchez esataria.- Uraren babesean, tipi-tapa aurrerapausoak emateko.

detalle2

Dokuteka

B2
2015-03-25

x61pRelaContWAR

16267436
02:54

x61pViewCountWAR

5510

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR