detalle dokuteka-generico-fitxa

Iturriko ura onena

Europar Batasunak kanpaina berezia jarriko du martxan jendeak iturriko ura edan dezan. Etxera iristen zaigun ura erabiliko bagenu, diru dezente aurreratuko genuke, bai guk, baita erakundeek ere.

Dirua aurrezteaz gain, asko jaitsiko genuke sortutako kutsadura. Gai horren berri ematen du audio honetan Juanjo San Miguelek, Euskadi Irratiko nazioarteko gaietako adituak.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

KAZETARIA. Europar Batasunak kanpaina berezia jarriko du martxan jendeak iturriko ura edan dezan. Etxera iristen zaigun ura erabiliko bagenu, diru dezente aurreratuko genuke, bai geuk, baita erakundeek ere, eta asko jaitsiko genuke sortutako kutsadura. Juanjo San Miguel.  
JUANJO SAN MIGUEL. Europar Batasunak legeak aldaraziko ditu, Elkarteko herritar guztiok etxean ur egokia izan dezagun. Gaur egun, oraindik 23 milioi pertsonak ezin du lortu edateko ura, eta hainbat lekutan eragozpenak dituzte. Baina Bruselak dio, oro har, Europar Batasuneko estatu guztietan ur ona, bikaina dugula, baina Elkarteko biztanleen %20k bakarrik edaten du ura edozein herrialdetan: %80 ez da fidatzen bere etxetik kanpoko edo herritik kanpoko urez.
Egindako ikerketek diote ur guztia ona dela, baina batzuetan alde handiagoa dagoela herrialde bereko bi lekuetako uren artean, bi herrialderen artekoan baino. Iturrira edo kanilara iristen zaigun ura erabiliko bagenu edateko eta sukaldean erabiltzeko, 600 milioitik gora aurreztuko genuke urtean eta kutsadura asko murriztuko, ez genituzkeelako plastikozko botilak erabili behar. Ondorioz, botila horiek eta botila horiek egiten sortzen dugun kutsadura galaraziko genuke.
Europar Batasunak mezu garbia bidali nahi die Elkarteko 515 milioi biztanleei: etxera iristen zaizuen ura ona da, eta ur hori erabiliz gero mesede egingo diozue zeuen buruari, Elkarteari eta ingurumenari.

 

                                      Letra urdinez gaiarekin lotutako espresioak

 

detalle2

Dokuteka

B2
2018-02-20

x61pRelaContWAR

  • San Miguel, Juanjo
16141288
00:01:34

x61pViewCountWAR

4616

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR