Klima-aldaketa

Gero eta maizago ikusiko ditugu muturreko egoerak.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

1.    Zer eragin du klima-aldaketak Euskal Herrian?
Euskal Herria, azken finean, agitz eremu dibertsoa da: iparraldea eta hegoaldea agitz diferenteak (desberdinak) dira, bai natura aldetik, bai bertan ematen diren metereologia baldintzengatik eta abar. Orduan, aukera desberdinak daude; aldaketa klimatikoak desberdin eragiten du bai iparraldean bai hegoaldean. Adibidez, iparraldean lehen erran dugun itsasoaren igoera horrek, eta gainera olatuak gero eta handiagoak eta maizago gertatzen direnez, 2014an hemen Donostian bertan gertatu ziren gertaeren antzekoak gerta daitezke, gero eta maizago: txikizio guzti horiek (horiek guztiak) olatuengatik eta abar, Donostian eta euskal  kosta guztian. Eta hegoaldean, adibidez, hegoaldea agitz lotuta dago nekazaritzarekin, bai Nafarroa hegoaldea  baita Arabar Errioxa (Arabako Errioxa) ere, mahastiekin lotuta dago, bertan ardoa ekoizten da eta mahasti horietan ere dagoeneko aldaketa klimatikoaren eragina nabaritzen ari da. Kontuan hartu behar da hori ere tokiko ekonomiaren motore bat (motorra) dela, ardogintzaren jarduera guztia.

2.    Klima-aldaketari aurre egiteko zer neurri har genezake?
Ikastetxera, edo lantokira, edo erosketak eta oinez egiteko ohitura hartzen ahal dugu; etxebizitza orain neguan mantendu, 21 gradurekin mantentzea nahikoa izaten da, batzuetan, gehiago igotzen dugu tenperatura hori eta 21 gradutan berez, konfort-maila egoki batean mantentzen ahal gara; energia, argiak ahal den heinean, argi naturala erabili; gero, azken finean, gure bizimodua pixka bat birplanteatu edo: zer kontsumo egiten dugun, non egiten ditugun erosketak, nola erosten dugun… Azken finean, guzti hori (hori guztia) pixka bat birplanteatu eta bakoitzak egitea ahal duena.

3.    Klima-aldaketak euskaldunok kezkatzen gaitu?
Azken aldian, ematen du gizartea gero eta sentsibilizatuago dagoela bai ingurumen gaietan bai, beraz, aldaketa klimatikoan baita ere. Komentatu erkidego mailan gai honen inguruan egin den inkesta baten emaitzak atera direla, eta emaitza horien arabera, erraten da biztanleriaren % 90ak (ek) sinesten duela edo pentsatzen duela egitan gertatzen ari dela aldaketa klimatikoa. Zeren orain dela urte batzuk gibelera, bazegoen jendea ez zuena sinesten, edo “asmakizun bat zela” eta horrelakoak erraten zuena. Baina orain hori, ematen du % 90ak (ek) bai pentsatzen duela gertatzen ari dela eta gainera, % 80 kezkatuta agertzen da gai honekin.
 

B2
2018-03-02
16141626
00:03:57
3083