Dokuteka
Jon eta Jone II. Ezkutuan (44)
Igerilekura joango da bikotea, baina bakoitza bere aldetik. Han ezkutuan, ustez, elkartuko dira.
Atala 44 Ezkutuan
W-JONE: Gaur Niko eramango dut igerilekura eta gero bere aita etorriko da haren bila.
W-JON: Igerilekura ez joateko esan nahi didazu ezta?
W-JONE: Ez da hori. Baina zurekin ez naiz egongo Oskar inguruan badabil.
W- JON: Ba nik ere badut igerilekura joateko asmoa. Zuk ikusi.
JON:
Aupa Jone
JONE:
Kaixo Jon
JON:
Non da Niko?
JONE:
Monitorearekin utzi dut lehen. Haren bila noa oraintxe
JON:
Nirekin hitz egin dezakezu edo ur azpian sartuko gara inork ikus ez gaitzan...
JONE:
Jon pikatuta zaude?
JON:
Ni pikatuta? Keba. Zergatik egon behar nuen pikatuta?
JONE:
Nikoren bila alde egin beharra dut Jon
JON:
Lasai, disimulatuko dut. Ezagutuko ez bagina bezala, lasai
JONE:
Jon.
JON:
Niri deitzen didazu señora?
JONE:
Nahi baduzu ordu erdi barru kafetegian gera gitezke.
JON:
Niko jada joan da bere aitarekin?
JONE:
Bai.
JON:
Orduan, Oscar inguruan badago ezin natzaizu hurbildu.
JONE:
Sentitzen dut Jon, baina oraindik nahiago dut ezer ez badaki.
JON:
Institutuan gaudela dirudi.
JONE:
Ez jarri horrela Jon
JON:
Zure erabakia da Jone, ni ez nago ados baina bueno. Niko dago tartean eta kontu honetan ni beti galtzaile aterako naiz.
JONE:
Etzazu hori esan.
JON:
Eske ez dut ulertzen, bera Vanessarekin ateratzen da eta ez da ezer gertatzen. Zergatik ez zara zu nahi duzunarekin ibiliko?
JONE:
Nola gogoratzen zaren Vanesaren izenaz, eh?
JON:
Etzazu gaia desbideratu.
JONE:
Badakit arraroa dela Jon. Baina ez daukat bere irribarre eta labankada ironikorik aguantatu nahi. Ez dut nahi nire bizitzaz ezer jakin dezan.
JON:
Zuk ikusi Jone, baina zure kontua da. Nik paso egiten dut txorrada hauetaz. Ni ez naiz ezkutuan ibiliko.
JONE:
Niko Oskarrekin geratuko da asteburu amaiera arte. Nahi baduzu zinera joan gintezke.
JON:
Ez gaur ezin dut.
JONE:
Bale.. eta bihar?
JON:
Hitz egingo dugu. Alde egin beharra daukat. Nahi duzu norabaitera hurbiltzea?
JONE:
Ez, oinez itzuliko naiz... aizu Jon
JON:
(moztuaz) Bale, ba banoa orduan (joaten) agur...
JONE:
Jon.
JONE:
Kaixo Oscar. Zer gertatzen da?
OSCAR:
Lasai Jone, besterik gabe, Nikoren poltsan hortzak egiteko zepilloa sartu duzu?
JONE:
Baietz esango nuke
OSCAR:
Ez dut topatu ba..
JONE:
Bueno ba erosi ezaiozu...
OSCAR:
Aizu eta nola izena du zure lagunak?
JONE:
Zein lagunek?
OSCAR:
Zurekin igerilekuan zegoena, tatuajeak dituen hori, goiko balkoitik ikusi zaituztet.
JONE:
Ehh, ba, ah hori Jon. Jon du izena, batzuetan berarekin koinziditzen dut igerilekuan bai.
OSCAR:
Hara, zer kasualitatea. Jon, zure lehen nobio haren izen berdina du.
JONE.
Bai, kasualitatea.
