detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II. Ex-en kluba (43)

Futbol kontuetan ere ez dira ados jartzen. Bata Atlhetic zalea da, bestea Erreal zalea.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ATAL 43  Ex-en kluba
 

JONE:
     Aizu Jon, zuk ezagutzen al duzu norbait Errealeko partida ikustera joan nahi duena?
JON:
    Eh?  Ba horrela bat-batean..
JONE:
    Gaur Zuriñek bulegoan dozena erdi sarrera utzi ditu hurrengo partidarako.
JON:
    Zuriñek? Gure Zuriñek?
JONE:
    Bai, ez zenekien? Forofo hutsa da, uste dut peña horietako batean sartua dagoela.
JON:
    Kriteriodun neska bai, Errealekoa.
JONE:
    Bueno, ba esandakoa norbait ezagutzen baduzu?
JON:
    Eta zergatik ez gara joaten elkarrekin?
JONE:
    Futbolera? Elkarrekin?
JON:
    Nahi baduzu Zuriñerekin trioa egin dezakegu.
JONE:
    Aizu Jon ez ezazu gaizki hartu, baina ni Erreala ikustera ez nintzen ezta Brad Pittekin joango.
JON:
    Eta San Mamesera?
JONE:
    Egonda nago San Mamesen.
JON:
    Berrian ere bai?
JONE:
    Berrian ez. Aitak oraindik ez gaitu eraman katedral berrira.
JON:
    Ah klaro, ahaztua nuen atletik zaleak familiarekin joaten zaretela mezetara.
JONE:
    Uste dut gainera kosta egingo zaigula aurten behintzat bertara joatea, aita orain Eibarrekin emozionatuta (hunkituta) dabil eta.
JON:
    Ah klaro, nola ez, bere herriko taldetxo kuttuna eta zu?
JONE:
    Niri badakizu, futbolak bost, baina beti atletik zalea.
JON:
    Atletika futbolaz haratago dagoelako eta guzti hori esan behar al didazu orain?
JONE:
    Zertarako esan, badakizu eta.
JON:
    Niretzat Atletika Euskal Herriko Real Madrila da, jakin dezazula.
JONE:
    Nik dakidan gauza bakarra da, zu ere sakonean atletikekoa zarela, euskaldun guztiak bezalaxe
JON:
    Bai klaro, erreala zuen kantera (harrobia) besterik ez delako ezta?
JONE:
    Halako zerbait bai, aizu futbolaz hitz egiten jarraitzeko asmoa duzu?
JON:
    Ui hara, eta orain gainera harroxka jartzen zara.
JONE:
    Nik nahikoa daukat Zuriñerekin bulegoan, orain falta zitzaidana da zurekin ere futbolaz hizketan pasatzea egun osoa.
JON:
    Ba esango nizkizuke pare bat gauza atletiki buruz.
JONE:
    Ba aizu, nahi baduzu emango dizut Oskarren telefonoa eta esaizkiozu berari, hura ere futbolero nekagarri horietakoa da eta.
JON:
    Eta Niko zer taldetakoa da?
JONE:
    Familia guztiak Atletikeko elastikoak eta abar erosi dizkio beti
JON:
    Baina berari zer talde gustatzen zaio?
JONE:
    Ez dakit, ez zait inporta.
JON:
    Errealekoa da ezta?
JONE:
    Jajaj bai. Gehiago gustatzen zaio, eskolaren eragina edo izango da edo koloreena.
JON:
    Pasaidazu zure ex horren zenbakia.
JONE:
    Oskar du izena.
JON:
    Niretzat zure ex-a da, pasa bere telefonoa.
JONE:
    Zertarako?
JON:
    Pasako zenidala esan didazu lehen
JONE:
    Baina txantxetan esan dizut, ez dauka zentzurik
JON:
    Nola ezetz?
JONE:
    Arraroa da zuk nire ex-aren telefonoa eskatzea
JON:
    Bueno, zure ex-en klubekoak gara, badugu zerbait amankomunean.
JONE:
    Batzuetan zuk uste duzuna baino gehiago...
JON:
    Nork daki, akaso hamar urte barru berari tokatzen zaio berriro zurekin egotea
JONE:
    Horrek ez du graziarik Jon...
W-JON: Aupa Jone
W-JONE: Zer nahi duzu ex?
W-JON: Lehen tokatzearen kontu hori esan dut, zurekin egotea loteria tokatzea bezalakoa delako.
W-JONE: Ia klaro konpondu ezazu orain. Ni ez natzaio inori tokatzen, nahi dudanarekin nago.
W- JON: Orduan horrek esan nahi du ofizialki nobioak (ezkongaiak) garela? Ezkontza datak bilatzen has gintezke?
W- JONE: jajajaja Ez hasi orain horrekin, pelma
W-JON: Nahi baduzu gabarra alokatu dezakegu gure ezkontzarako

detalle2

Dokuteka

B2 C1
2015-03-16

x61pRelaContWAR

16267321

x61pViewCountWAR

4009

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR